Ordutegi aldaketa eta euskarazko irakurle taldea

Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurkoan astelehenetik aurrera arratsaldeko ordutegia izanen duela azaldu eta baita euskarazko irakurle taldea urrian hasiko dela komentatu digu ere. Mari Mar Irati irratian:

Udako balorazioa, ordutegia eta erabiltzaile errekorra

Hilabete bat eman dugu berarekin egon gabe eta gauzak pasa dira Auzperriko liburutegian. Lehendabizi Mari Mar Agosek bergogoratu digu irailaren 15a bitarte udako ordutegiarekin jarraitzen duela (goizez). Udari dagokionean egun batean izandako erabiltzaile errekorra puskatu zuen, egun batean 178 erabiltzaile zenbatu baitziren. Irailan hasiko dira berriz ere ekintzak eta baratzeko lanak ere. Mari Mar Irati […]

Udako ordutegia eta baratzea liburutegiko berriekin batera

Badira zenbait lagun despistatu oraindik ez dakitenak Aurizberriko Liburutegia udako ordutegia daukala, goizez lan egiten duela alegia, hala bergogoratu digu Mari Mar Agosek. Honi heldu diogu lehendabizi, ordutegia bergogoratuz. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren baratzeaz solastu gara baita liburu berrien inguruan ere. Mari Mar Irati irratian:

Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa Mikel Albisurekin

Gaurkoan ikasturtean zehar Aurizberrin eta Agoitzen egondako irakurle taldeen inguruko balorazioa egin dugu, hauen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin. 7 liburu lehendabizikoan eta 6 bigarrengoan izan dira irakurritakoak eta oro har oso balorazio positiboa egin du Mikelek, baita erabiltzaileek ere. Urritik apirilera hilabetez hilabete aritu dira euskarazko literaturaz solasean eta talde giro apartak izan […]

Formakuntzaren eta Bertatik bertara proiektuaren hurrengo ziten inguruan solastu zaigu Mari Mar Agosek

Gaurko kolaborazioa ohar batekin hasi du, bihar ostirala liburutegia itxita izanen dugula adierazteko Iruñean formakuntza saio bat baitu Mari Mar Agosek. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren inguruko hurrengo hitzorduak ekarri dizkigu. Mari Mar Irati irratian:

Irakurle taldea eta hazien liburutegia

Gaur berriz ere izan dugu gurean Aurizberriko liburuzaina den Mari Mar Agos. Gaurkoan amaitu berri den euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu hasieran. Ondoren, hazien liburutegiaren azken ordua ekarri digu baita bertatik pasatzeko gonbitea luzatu ere. Mari Mar Irati irratian:

Aurizberriko liburutegira goaz bertako berritasunen bila

Hori egiten dugu bi astetan behin Mari Mar Agosen laguntzarekin. Aste hauetarako hainbat ekimen antolatu ditu baina batez ere bertako lana dauka arduratuta liburuak sailkatze bidean. Aurreratu digu ere irakurle taldea datorren apirilaren 25ean batuko dela azkenengoz ikasturte honetan. Liburuaren eguna dela eta zenbait kontu antolatu ditu ere. Mari Mar Irati irratian:

Hazien liburutegiko proiekzioak eta azken berriak

Auzperriko liburutegia Mari Mar Agosek zaindu eta elikatzen duen toki magikoa da eta bi astetan behin gurekin izan ohi da bertan izanen diren kontuetaz solasean. Gaurkoan ostiral honetan izanen den laburmetraien inguruan solastu zaigu zeinak hazien liburutegia egitasmotik datozkigun. Ez hori bakarrik, Paraiso laburmetraiaren Marina Lameiro ere izanen dugu mahai-inguru baten bueltan. Mari Mar Irati […]