Agoitzen izanen da doluaren ikuspegi desberdinak barnebiltzen dituen Eresia

Antzezlan batetaz solasten ari gara, Eresia arin bekizu lurra, ama izenburuduna. Oier Zuñiga iruindarraren proiektua da doluari maitasunaren eta goxotasunaren ikuspegitik begiratzeko hautua hartzen duena. Igande honetan antzezlan honetaz gozatzeko aukera izanen dugu Agoitzeko Kultur Etxean 6 euroren truke. Aukera ere aprobetxatu dugu Oier Zuñigarekin solasaldi bat egiteko.   Sarrerak eskuratzeko: https://es.patronbase.com/_Aoiz/Productions   Oier Zuñiga […]

Artozkiko herritarren Itoitzekiko mina agerian uzten duen gradu amaierako lana aurkeztu du Inge Diez Elizaldek

Antropologia ikasketak amaitzeko Grala aurkezterako garaian otu zitzaion artozkiar honi Itoitzek Artozki herria urpean hartu izanagatik sortutako ondorioak lantzea ikerketa lan baten bidez. Artozkiko herritarrekin jarri zen harremanetan Inge Diez Elizalde horretarako eta bertan ikusi ahal izan zuen 20 urte eta gero herritik bota izanagatik beraiengan mina jarraitzen zela. Berak 3 urte zituen Artozki eraitsi […]

Suminetik eta saminetik bakera egindako ibilbidea erakusten duen emankizuna izanen da larunbatean Ariben

Doluaren inguruan lan egin ohi du Iñaki Peñak euren lanetan eta horietako bat da Suminetik/Saminetik bakera filma. Indarkeriaren bi biktimen ikuspegia lantzen duen lana da hau, zehazki Sandra Carrasco eta Olatz Etxabe dira lanaren zutabeak. Lehena Isaias Carrasco ETAk eraildako zinegotziaren alaba eta bigarrena Batallon Vasco Españolek eraildako Iñaki Etxaberen alaba. Dolutik abiatuta euren ibilbidea […]

Heriotza eta bizitzaren arteko hari finean bidea egiten

Gure hurrengo gonbidatua berez mediku dugu Arrasateko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako unitatean, baina baditu jada zuzendutako hiru dokumental, zeinetan dolua, oroimena, bizitza eta heriotza lantzen duen. Gonbidatu hau Iñaki Peña dugu eta Mendian Hil Hirian hil dokumentalaren proiekzioa aitzakitzat hartuz berarekin solasteko parada hartu dugu. Larunbat honetan (Martxoak 12) arratsaldeko 19tan izanen dugu Ezkarozeko Ibarreko etxean […]