Egun On, Auñamendi! Mugarik ez ekimena, Drogak eta Pandemia Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Saioa Otsagin hasi dugu bertako EH Bilduko zinegotzia den Rakel Zokorekin, igandeko Mugarik ez Euskal Herrian ekimenaren inguruan solasean. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ai Laket! -eko lagunekin eginikoa zeina pandemia eta kontsumoak ikertzen dituen. Bukatzeko, Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Azaroaren 12ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Energia berriztagarriak eta euskara metodologia berriak

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen . Ondoren, energia eolikoaren inguruko hitzaldiaz solastu gara Joseba Martinez Erroibarko EHBilduko zinegotziarekin. Bukatzeko Naiz irratiak Pello Salaberriri eginiko elkarrizketa ekarri dugu, euskara ulertu eta ikasteko metodologia berriaren ingurukoa.  Izenburua: Uztailaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Energia berriztagarrien inguruko hausnarketa

Gaurko egunean hitzaldi baten deialdia egin digu Joseba Martinez Erroibarko EHBilduko zinegotzia. Ikusita Sacyr enpresak hainbat tokitan haizerrotak jartzeko proiektuak dituela hausnarketa saioa prestatu dute jendeak bere ondorio propioak atera ditzan eta nola ez alternatiben inguruan solasteko. Joseba Irati irratian

Pirinioko planaren inguruko lan saioak

Atzo hasi ziren Pirinioko Plana azaltzeko lan saioak Erronkarin. 30 bat lagunek hartu zuten parte eta saio hauetaz solasteko Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinezekin izan gara. Berak azaldu digu bilkura hauen helburua plana bera azaldu eta jendeak dituen ekarpenekin osatzen joatea litzateke. Saioen egitaraua: Joseba Martinez Irati irratian

Egun on, Auñamendi! 2020 osasuntsu baterako gomendioen 2. partea, Karrape irratia eta Pirinioko plana

Gaurko saioa Jose Ignacio Ubauren kolaborazioarekin hasi dugu. Berarekin errepasatu ditugu 2020. urte osasuntsu bat izateko jarraitu behar ditugun irizpideak. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren kronika bila. Bukatzeko, Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinez izan dugu Pirinioko Planaren inguruko lan saioetaz solasten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko