Egun on, Auñamendi! 2020 osasuntsu baterako gomendioen 2. partea, Karrape irratia eta Pirinioko plana

Gaurko saioa Jose Ignacio Ubauren kolaborazioarekin hasi dugu. Berarekin errepasatu ditugu 2020. urte osasuntsu bat izateko jarraitu behar ditugun irizpideak. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren kronika bila. Bukatzeko, Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinez izan dugu Pirinioko Planaren inguruko lan saioetaz solasten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko