Pirinioetako Erromatar Galtzadaz hausnartzeko prozesua abiatuko dute bihar

Bihar hasiko da Pirinioetako Erromatar Galtzadaren inguruko hausnarketa prozesua. Focus Group delako dinamika bat izanen da Nagoren lehen pausu moduan eta bertan etorkizunean zer nolako erlazioa eta hustiapena nahi den hausnartu eginen dute bertako biztanleek.  Erromatar galtzada Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu eta ondare haundiak dituzte euren inguruan, turismoaren erakargarri izan daitezkeenak. Erakartze prozesu hori […]

Orreaga-Irunberriko erromatar bidea, Baskoien kastroetara bisitak eta dolmenak Juan Mari Martinez Txoperenarekin

Ezin gelditu ibili ohi da bazterrak arakatzen Juan Mari Martinez Txoperena arkeologoak. Aste bi dira ikusi ahal izan genuela Isaac Morenorekin batera Orreaga eta Irunberri arteko galtzadaren nondik norakoak azaltzen. Horrekin aski ez eta Baskoien hainbat tokietara ateraldiak egiteko liburu bat ondu du Iñaki Vigorrekin batera. Nabarmentzekoa da azkenaldian Nafarroako Iparraldean 131 kastro identifikatzera heldu […]

Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]