Abiatuko da ikasturtea Zaraitzu eta Erronkariko irakurle taldeetan

Mintzakuadrillatik heldu berri izan dugu gaur gurean Josu Jimenez Maia. Honen dinamizatzaile izan ezezik, idazle eta Zaraitzu ta Erronkariko irakurle taldeen dinamizatzaile ere bada. Ikasturtearekin batera itzuli dira liburuak irakurri eta elkarrekin partekatzera irakurgai horietan sorturikoak.  Lehen hitzordua bihar urriaren 1ean izanen da Ezkarozeko Arrola Errotan, zeinetan Miren Amurizaren “Basa” eleberria landuko duten. Bigarrena, Erronkariko […]

Porrotx eta Marimotots, Agoitzeko Euskararen eguna eta Literatur Solasaldiak

Euskararekin zerikusia duten gaiak dakarzkigu normalean Idoia Zabaltzak bere kolaborazioetan. Gaurkoan euskarazko edo euskararen inguruko hiru ekimen ekarri dizkigu. Astelehean Agoitzen Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izanen ditugu “Zerua lapurtu digute” ikuskizuna eskaintzen. Hori bakarrik ez eta urriaren 10ean Agoitzen Euskararen Eguna antolatu dute euskara maitatu eta erabiltzearen aldeko ekimena izanik. Bukatzeko, euskarazko literatur solasaldiak […]

Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia

Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu.  Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak […]

Xiberoa, Erronkari eta Zaraitzu batuko ditu Bortu Martxak

Iaz ekin zitzaion bideari Bortu Martxan. Xiberoako , Zaraitzuko eta Erronkariko bizilagunen arteko harremanak sendotu eta saretzen laguntzeko ekinaldia izan zen zeinetan 40tik gora lagun hartu zuten parte. Garaian abeltzainek zuten harreman horiei jarraiki zubiak eraikitzea zen helburua euskara bidea izanik. Iazko arrakasta ikusirik aurten errepikatzea deliberatu dute eta hala eginen dute larunbata honetan goizeko […]

Berri Txarrak berri on bilakatuta euskara ikasteko

Euskararen inguruko gaiak jorratu ohi ditugu Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin, Gaurkoan uda betean gaudela euskara ikasi edota hobetzeko teknika orijinala bat ekarri digu, Beñat Erezumak Gorka Urbizuk bere abestietan erabilitako hiztegia ardatz Hiztegi Bat webgunea kaleratu baitu, musika euskarara erakartzeko modu bikaina baita. Informazio gehiago : Hiztegi Bat   Idoia Zabaltza Irati Irratian:

Euskarazko udarako jardueretan izen emateko epea irekia da

Ikasturtea amaituta Euskara Zerbitzutik udarara begira haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak antolatu ohi dira. Aurtengo eskaintza izaera anitzadun zientzia tailerrak eta nerabeei zuzendutako Mogie Gima. Honen inguruan aritu zaigu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Garate euskara teknikariak. Izen emateak ekainaren 26ra bitarte izanen direla komentatu digu beraz agudo. Izen ematea Udako tailerrak hemenIzen ematea MogieGimen hemen […]

Euskararen pizgarri berri bat pizteko eginen da Euskaltzaleon Martxa larunbatean

Abenduaren 27an izan zuen hasiera Pizkundea deritzon dinamika milaka euskaltzale Bilbon batuta. Pizgarri latza bertan bildutakoa eta bigarren pizgarri bat ere eman zen aditzera, ekainaren 13an Iruñean izanen zen Euskaltzaleon Martxa. Data hartatik hona pixkanaka-pixkanaka joan gara ezagutzen martxa honen  nondik norakoak. Lehena lema izan zen Euskaraz behar den dena egiteko aurkeztu ziguten. Gerora etorri ziren […]

Euskal Herriko kantuzaleen topaketa izanen da larunbatean Gasteizen

Gasteiz hiriak hartuko du aurtengo Euskal Herriko Kantuzaleen topaketa Bagare Bagoaz lelopean. Larunbatean izanen da eta Euskal Herri osotik hurbildu eginen dira ahotsak prest izanik Gasteizen barna hainbat kantu egitera. Bazkarian 675 lagun hartuko dute parte baina kantari gehiago espero dira egunean zehar. Honen inguruan Gasteizko Kantuzale elkarteko Kandi Anda izan dugu solasean eta berak […]