Ekonomia sozial eraldatzailea ezagutarazi eta bultzatzeko topaketak antolatu dituzte asteburuan Orbaitzetako Kultur Olan

Badira urteak Olatukoopeko lagunak Ekonomia Sozial Eraldatzailea Euskal Herrian barrena sustatzen dabiltzala. Euren eginkizunak Pirinioetara heldu ziren Hauspotu programaren baitan. Bertan ikusi zen ESEa bertan ekintzailetza aukera aproposa zela eta ezkeroztik zenbait formakuntza saio antolatu dituzte bere horretan. Hortik egitasmo zenbait eta bidelagun talde bat ere sortu da Bidekari deritzona eta guzti honi bultzada ematearren, […]

Mugazgaindiko lan mugikortasuna bultzatzeko dator Translanekin proiektua

Gaurkoan Olatukoop elkarteko kidea den Beñat Irasuegik bere oporraldian tartetxo bat egin digu Translanekin proiektuaz mintzatzeko. Ekonomia sozial eta eraldatzailea ardatz duen elkarte honek, Pirinioetako mugako bi aldeetan lan mugikortasuna ahalbidetzeko tresna datorkigu jada martxan dagoen proiektu honekin. Udazkenean hasiko dira tokian tokiko entitateekin batzen eta erreminta berria aurkezten. Informazio gehiagorako hemen: TRANSLANEKIN PROIEKTUA   […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Translan proiektua eta Covid gakoak

Gaurko saioa Lekunberri bisitatzen hasi dugu Martin Juanenak Aralar irratitik euren kronika pasa zezan. Ondoren, Olatukoop elkarteko Beñat Irasuegi laguna izan dugu Translan proiektua aurkezten. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Covid gakoak berreskuratu ditugu, haurrak eta gaitza bateratzen duena. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko