Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Garraldako Energia efizientzia eta parte-hartzearen inguruko hitzaldia

Saio honetan Aralar irratira jo dugu. Bertan Ibon eta Sugoi izan ditugu Larraun -Lekunberriko berriak pasatzen. Beren azken astea izanen denez agurtu egin ditugu eta etorkizunean berriz ere gurean espero ditugula aipatu diegu. Bukatzeko, energia efizientzia eta herritarren parte-hartzeaz aritutako larunbateko hitzaldiaren bi ahots ekarri ditugu, Martin Ibarra eta Oihana Lorearenak, Trantsizio Energetikorako zuzendaria lehena […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Otsagiko Natur Interpretazio zentroa

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Bertan ordea ez dugu Martin topatu baizik eta Ibon eta Sugoik eratutako bikoa. Eurek pasa digute Larraun-Lekunberriko kronika. Ondoren Otsagiko Natur interpretazio Zentroko Patricia Alberdi izan dugu bertako ekintzak azaltzen. Izenburua: Abuztuaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko