Egun On, Auñamendi! Almadiako Krosa eta Apaiz Kartzela dokumentala

Saio honetan Burgin hasi gara bertako Almadiako Krosa ezagutzen Iñaki San Juanen ahotsetik. Ondoren, biharko Apaiz Kartzela dokumentalaren emanaldia aitzakitzat hartuta bere zuzendaria den Ritxi Lizartzarekin izan gara honen inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Almadiaren eguna iragartzen duen elkartasun krosa

Apirilaren 30ean izanen da egun handia baina duela zortzi urtetik hona Almadiaren eguneko aurreko asteburuan Almadiaren Krosa ospatzen dute Burgin. Aurtengoa bi urteren buruan indarberrituta dator eta mantentzen du elkartasun kutsu hori, bertan lortutako etekinak SEI elkartera bideratuko baitituzte. Jadanik 120 lagun eman dute izena eta oraindik egunean bertan azaldu eta parte hartu daiteke bertako […]