Iratiko mendietan barna garatuko da larunbatean Irati Xtrem BTT froga

Berriz ere izan gara gaurkoan Iñigo Labat Irati Xtrem frogaren antolatzailearekin. Asteburu honetan ospatuko baita Otsagabian aurtengo bigarren froga, mendi bizikletan edo BTTn egin beharreko froga alegia. Jada 500 parte-hartzaile daude izena emanda eta orain eguraldiari so daude, eguraldi kaxkarra eginez gero ibilbidea moldatu beharko baitute. Ratu on bat pasa dugu Iñigoren laguntzarekin froga ezagutzen. […]

1500 lagunek hartuko dute parte asteburu honetako Irati Xtrem txirrindula martxan

Aurten Irati Xtrem txirrindula martxaren antolaketan lekuko aldaketa izan da, hainbat urtez antolaketan egondako Biktor Anduezak bide eman zion Iñigo Labat eta Lizarreriako taldetxo (Lizarraldea MTB taldea) bati zeina gogo biziz hartu zuen erronka. Kostata izanda ere 1500 partaide izanen ditu aurtengo edizioak ere eta horri bide emateko prest dira bertako 100 bolondres lanerako eta […]