Iratiko urek zipriztintzen zituzten harremanen inguruko hausnarketa saioa bihar Aezkoako Kultur Olan

Irati ibaia beti izan da ibar desberdinak lerrokatzen zituen zutabe nagusi bat, baina denboraren poderioz moldatzen joan da eta Itoizen ostetik harreman horiek zaildu omen dira. Honen inguruan hausnartu eginen dute larunbatean Aezkoako Kultur Olan izanen den mintzaldian 12:30tan zeinetan Kiko Lako Itoiz izanen dugu hau gidatzen. Harreman asko dira ur hauetan elikatu direnak eta […]

Bidaia Irati ibaian zehar emakumeen lorratzen bila

Duela gutxi izan zen gurean Karekin Kulturako Kati Leatxe Ritual egitasmoaren inguruan solasean eta ez da geldirik geratu, beste proiektu berri bat baitakarkigu eskuartean. Irati ibaia ardatz hartuta emakumeen lorratzei segika “bitakora” koaderno bat egiten dabil hainbat lagunekin batera. Ilustratzaileak, historialariak, antropologoak,… jende asko bidelagun duela eraikitzen dabil proiektua zeina espero da abenduan argia ikustea. […]

Egunon Auñamendi! Uholdeak eta ekaitzaren ostean dator barea

Egun gogorra izan zen ostiralekoa. Irati ibaiak gainezka egin zuen hainbat lekutan eta ondorioak oraindik ikusgai daude. Aezkoako Batzarreko Karlos mintzatu da gertatutakoari buruz Irati irratian. Aurretik, Zebrabidea saioko elkarrizketa bat ekarri dugu, krisi klimatikoari buruzkoa. Gogoetarako une aproposa, Madrilen egin duten gailurrak konponbiderik aurkitu eta adostu ez badu ere. Krisi klimatikoa eta ondorioak gure […]