Jaietan izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek

Igande goizaldean izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek igande honetan udalak deituriko kontzentrazioan. Goizeko 6:30ak aldera gertatu zen erasoa eta bertan zeuden gazteek artatu zuten lehendabizi erasotutako emakumea beharrezko laguntza emanez. Honen jakitun eta Berdintasun zerbitzuarekin landutako protokoloaren ondorioz udalak martxan jarri zuen eraso sexisten inguruko protokoloa, emergentziazko udal batza eginez eta komunikatua plazaratuz, biktimari babesa […]

Enric Ez abeslaria GRT 24-2.6 giran Nafar Pirinioetan kantuan

Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure […]

Mendi-lasterketen erdigune izanen da Izaba asteburuan

20. edizioa ospatuko du aurten Camille Extreme mendi lasterkaldiak. Gerora etorri ziren Cannelle Trail eta Ardibidepikua KB frogak. Zoro zoragarri batzuk hasitako ideiak gorpuzten joan da apurka-apurka eta gaur egun Nafar Pirinioetan eta mendi lasterketen zirkuituan erreferente bilakatu zaigu Camille Extreme.Lasterkaldia 8 lagunen artean zehazten badute ere asteburuan zehar 250 bolondresen laguntza izan ohi dute […]

“El Silencio de las Hayas” eleberria bizitzeko aukera zabalduko da Izaban larunbatean

2010ean argitaratu zen lehen aldiz Mikel Alvirak idatzitako “El Silencio de las Hayas”. Ez zen bere lehen eleberria izan baina bai esan daiteke bere kontakizun intimoena bai dela. Sorogibelen herri fikzionatuan kokatzen den eleberria dugu, mugaldean kokatuta dagoena eta bikainki azaltzen ditu herri honen inguruak. Herri hau, Izaba eta bere inguruak ditu hizpide eta honen […]

Zine ziklo moduan itzuliko da Ukerdi Izabara

3 urteren ostean itzuliko da Izabara Ukerdi Mountain Fest jaialdia, jaialdia baino zine-ziklo modura. Denbora arazo bat dela medio zine zikloa izanen da baina datorren urtetik aurrera ohiko jaialdi itxura berrartuko du. Zine zikloa larunbata eta igandean izanen da Izabako zineman. Hau ikusita Nive Mendiakeko Alberto Urtasun izan dugu gaur gurean eta berak azaldu digu […]

Larunbatean izanen da Izaba Summer Festivalen edizio berria

2018an hasi zuten Izaba Summer Festival antolatzen Izabako gazteek, jaietan lortutako etekinen soberak aprobetxatuz. Abuztuan beti edukitzen zuten asteburu bat ibarrean jaiarik ez zegoena eta horri aurre egin zioten ekinbide berri honekin. Aurten berriz ere izanen dugu Isaba Summer Festival, Lubaki, Ska-pa, Dinamita eta Dj Raneo taldeak taularatuko direlarik. Gaur gurean izan ditugu antolakuntzan dabiltzan […]

Dantzaz beteko dute Izaba Dans Pirenaika ekitaldiarekin

Iaz irailean egin zuten Izaban DansPirenaika. Transpirenaika ibilbidea dantzara ekarrita sortu zen egitasmo hauxe eta bertako jendea dantzara gerturatzea du helburu. Aiko taldea, Kurruskla elkartea eta Izabako udaletxearen elkarlanetik dator aurtengo edizioa.  Edizio honetan Lapurrutx Jauzia delako dantza berria estreinatuko dute eta Izaba inguruko toki bereziak ezagutzeko aukera emanen du ikastaro-jaialdiak. Honen inguruan solasean Aiko […]

Puy Oria eta Montxo Armendariz omenduko dituzte Izabako Zinemaren Egunean

Izabako zinemak urteetan zehar bertakoen topagune izan da eta honi garrantzia ematearren Zinemaren eguna antolatu dute, Izabako Udalak, Kurruskla Elkarteak, El Sabaiao eta Zinea kudeatzen duen taldea. Egun honetan estreinatuko dute zinemaren historia barnebiltzen duen “Sueños de cartón” dokumentala, 4 pase izanen dituelarik. Ez hori bakarrik, pelikulen kartelen erakusketa ere prestatu dute, zeina egunean izanen […]

Emakumeak eta eurak egindako lan desberdinak izanen dituzte aztergai Landa Adimena topaketetan

Landa eremuan kultura erabiliz zenbait gai jorratzeko sortu ziren Karekin Kulturak kudeatzen dituen Landa Adimena topaketak. Oraingoan topaketak Izaban izanen du geldialdia eta bertan Jon Abrilek sortutako bi lan izanen dira hizpide, 2016an estreinatutako Neskatoak dokumentala, zeina garaiko Baztan Bidasoako emakumezkoek egindako migrazioak azaltzen zituena. Sormen lan honetatik bigarren bat eratorri zen Isildutako Eskuak delako […]