Bazka eta honek ingurugiroan duen eragina landuko dituen jardunaldiak izanen dira bihar Aezkoan.

Aezkoako Batzarre Nagusiak eta NUPeko Ingurugiro eta Ekologia departamentuak jardunaldi batzuk antolatu ditu biharko Aezkoan. Bazka, abeltzaintza extensiboa eta honek ingurugiroan duen eragina landuko dituzte bertan. Honen inguruan NUPeko Ingurugiro eta Ekologia departamenduko Rosa Maria Canals ingenierarekin solastu gara.     Rosa Maria Canals Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta lehen sektorearen inguruko jardunaldiak

Gaur, lehendabizi, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Bukatzeko Pirinioko Mahaiak, Gupirinioa lantaldeak eta Intiasak abian jarritako jardunaldien inguruan solastu gara Joseba Martinezekin. Izenburua: Azaroaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Lehen sektorearen etorkizunaz hausnarketa ariketa telematikoa

Arloka dabil lanean Pirinioko Mahaia. Lehen sektoreaz arduratzen dena ikusi du generazio arteko erreleboekin arazoak izanen direla etorkizunean eta horren inguruan GuPirinioa, Intiasa eta Cederna-Garalurrekin batera horren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dituzte. Jardunaldien inguruan solasteko Joseba Martinezekin izan gara, berak azaldu digu nolako jardunaldiak izanen diren. Joseba Martinez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Manex eta Anaia eta NPB inguruko jardunaldiak

Lehendabizi NPB inguruan izandako jardunaldietan Eduardo Malagon ekonomia aplikatuetako irakasleak izandako hitzartzea ipini dugu. Ondoren, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioetara itzuli da, Manex eta anaia izenburua duen istoriarekin alegia. Izenburua: Urriaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko