Nafarroako industriaren defentsan mobilizatzera deitu dute 7 enpresen komiteek

Siemens Gamesa, VW Navarra, Tasubinsa, Nano Automotive, Tenerias Omega, Sunsundegui eta BSH enpresetako komiteek modu transbertsalean Nafarroako Industriaren etorkizunaren alde ekiteko mobilizazioa deitu zuten, euren egoerei aurre egiteko ez ezik, nafartarron etorkizuna borrokatzeko gogoekin. 7 lantegi hauek 8000 langileei eragiten die zuzenki eta modu batean edo bestean beren lanetan etorkizunarekiko ezjakintasuna da nagusi. Honi aurre […]

Hezkuntza departamenduaren jarrera itxiaren aurrean ikasturteko hirugarren greba eguna antolatu dute hezkuntza publikoko sindikatuak

Urtarrilaren 30erako luzatu dute greba deialdia LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuak hezkuntza publikoaren defentsan aritzeko. Ikasturte honetako hirugarren greba eguna izanen dute hezkuntza publikoko irakasleek, beren eskubideak eta oro har hezkuntza publikoaren duintasuna aldarrikatu eginen dute greba egun berri honetan. Aurreko deialdietatik hona izan dira mahai sektorialean negoziazioak baina Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailak jarrera […]

Batasun sindikalak grebara deitu dituzte Nafarroako irakasleak

Irailaren 26an egin bezala irakaskuntzako batasun sindikalak grebarako deialdia luzatu dute biharko, irakaskuntza publikoaren baldintzen hobekuntza aldarrikatzen dituzte , ratioen jeitsiera, burokratizazioaren jeistea, egonkortasuna bermatzea eta irakasleen eros-ahalmena berreskuratzea daude aldarrikapenen artean. Honen aurrean Gimeno kontseilaria eskaintza bakarra egin badu ere sindikatuek iraingarritzat hartu dute eskaintza bera baita nola eman zen ere. Hau guztiagatik bigarren […]

Euskarafobiaren kontra haur eskolak borrokan

Etengabeko erasoak jasaten ari du Euskarak Iruñeako udalaren partetik, batez ere, haur eskolen ereduei dagokionez. Plaza kopurua gutxitu eskaera nabarmen igo bada ere, ingeleseko edukiak sartzea inolako kontrasteak egin gabe,… Honen aurrean Iruñerriko Haur eskolak lanean jarri dira eta gaurkoan Greba deialdia egina dute. Honen inguruan LAB sindikatuko Saioarekin izan gara solasten. Grebaren jarraipena euskarazko […]

#U30GrebaOrokorra LAB sindikatuko Imanol Karrera

10 egun besterik ez dira falta Greba Orokorraren deialdirako. Greba honen zergatiak ezagutzeko LAB sindikatuko kidea den Imanol Karrera izan dugu. Berak aipatu digunez arrazoiak soberan ditugu ekimena aurrera ateratzeko, kalean presioa egiteko eta gauzak aldatzeko. Aitortu digunez, ez da ezeren kontrako greba bat, ofentsiban kokatu behar den ekimena baizik, oinarrizko aldarrikapenak barnebiltzen dituen ekimena […]