Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel? estreinaldia, Karrape irratia eta AEK-ko matrikulazio kanpaina

Gaurko saioan Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu izan ditugu Non Dago Mikel dokumentalaren estreinaldiaz mintzatzen. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren partetik kronika jasotzera. Bukatzeko, Etxabarrengoa bisitatu dugu Izaskun Zabaltzaren eskutik AEK-ko matrikulazio kanpaina ezagutzeko. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Non Dago Mikel? dokumentalaren estreinaldiaz solasean

5 urte egon dira proiektua garatzen. Mikel Zabalza kasuaren inguruan argi izpia izan nahiean hasi ziren Ahotsa.infoko lagunak, tartean Miguel Angel Llamas zutelarik. Gora behera batzuk tarteko beranduago gehitu zitzaien Amaia Merino zine zuzendaria. Auzolanean sortutako lanak argia ikusi zuen atzo Donostiko Zinemaldian. Estreinaldiaz eta proiektuaz orokorrean aritu gara lehen aipatu ditugun bi lagunekin. Fruituak […]

Mikel Zabalza kasuaren inguruko dokumentalaren kartela aurkeztu dute

Gaur goizean izan da agerraldia Katakrak aretoan Iruñean. Ez da nolanahiko data gaur torturaren kontrako nazioarteko eguna bauta. Agerraldian azaldu dute zein izango den dokumentalaren kartela. Dokumentala Non dago Mikel? izenburua izango du eta adierazi dutenez udazkenean estreinatuko da. Kartelari dagokionean, Mikel Zabalzaren irudia Bidasoa ibaiak eta Iratiko Oihanak inguratzen dute. Iluntasuna da nagusi uretan […]

Galdutako Objektuak proiektua aurrera doa

2015ean hasi ziren proiektu honen hastapenak. Mikel Zabalza kasua azaltzeko dokumental bat egin nahi zuten bere senide eta lagunek, gertatutakoa ez ahazteko, ondorengoek jakin dezaten zer pasa zen 1985eko azaroa eta abendu horretan. Enkargua Ahotsako lagunei egin zitzaien, erronka ez zen nolanahikoa izan, bidea ere ez da batere erraza izan baina gaurkoan jakinarazi digunagatik Miguel […]

Egun on, Auñamendi! Mikel Zabalza kasuaren dokumentala, #AgertxoPirata eta Karrape irratia

Gaurkoa Ahotsa.info -ko kidea den Miguel Angel LLamas, Piturekin hasi dugu. Mikel Zabalza kasuaren inguruko dokumentalaz solastu dugu berarekin. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren kronika jasotzera. Bukatzeko, gaurkoan bai atzoko elkarrizketa desastrea atzean utzita, Aspanovasekin erlazioa duen proiektu edo erronka bat ezagutzera pasa gara Ander Txakartegiren laguntzarekin. Izenburua: Otsailaren 12ko saioa Iraupena: 2:40 […]

Torturaren kontra poltsa beltzen ekimena eta erakusketa abiatu du Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak

Atzoko egunean hasi zen Mikel Zabalza eta Portu-Sarasola kasueen inguruko erakusketa. Bi kasu hauek, poliziaren eskuetan jasotako tratu txarren adierazle dira eta horrexegatik nabarmendu nahi izan dituzte antolatzaileek. Erakusketaz aparte, bizilagunei deia luzatu zaie euren balkoi eta leihoetan poltsa beltzak eskegi ditzaten, torturaren kontra eta egia,justizia eta erreparazioaren alde daudela adierazteko. Hori eginda, argazkia atera […]

Egunon Auñamendi! Mikel Zabalza gogoan

Irrati emankizun berezi egin dugu gaur Mikel Zabalza gogoratzeko. Mikel Zabalza gogoan herri ekimeneko Mirari Zabalza izan da gurekin. Bi antropologo eta unibertsitateko ikerlari ere gure artean izan dira: Cristina Saura eta Txuri Ollo eta azkenik Nafarroako Gobernuan biktimen bulegoko arduraduna den Blanca Burusko ere irratian mintzatu da. Mikel Zabalza torturaz hil eta desagertu zeneko […]