Erorien monumentua eraistearen aldeko elkarteek txosten teknikoa aurkeztu eta biharko mobilizatzera deitu dute

Urak nahasita datoz Iruñean aurreko asteko Erorien Monumentuaren inguruko akordio politikoa dela eta. Akordio horretan Erorien monumentuaren parte bat eraitsi eta beste zatiaren birdefinitzea litzateke. Erabaki honek Erorien Monumentua eraistearen aldeko elkarte memorialisten haserre eta dezepzioa ekarri du, zeinak bihar asteazkenerako kontzentrazio ixila egitera deitu dute. Ez hori bakarrik, jada udalaren eskuetan utzi zuten monumentu […]

La Fuga mendi-lasterketa kirola eta oroimen historikoa lantzeko ekimenak 300 korrikalari batuko ditu Ezkabako ihesaren ibilbidean zehar

1938ko maiatzaren 22an 795 presok abiatu zuten Ezkabako Gotorlekuko ihesaldia, Europan izandako ihesaldirik handiena. Horietariko 3-4k soilik lortu zuten Urepelera iristea, besteak atxiki edota bidean erail egin zituzten. Honen omenez hainbat korrikalarik La Fuga Mendi lasterketa egitea otu zaie eta larunbata honetan burutuko da. 300 korrikalari inguru hartuko dute parte 53km-ko luzera duen ibilaldian. Hau […]

Guarpenaren igargua estreinatuko dute Erronkarin bertan izandako esklabu frankisten omenez

Memoriaren Bideak lanari jarraiki eta duela 80 urte  Erronkarin esklabu frankista bezala egondako 1000 lagunekin duen zorra kitatzeko memoria gune berria irekiko dute asteburuan Erronkarin. Guarpenaren Igargua lemapean eskola zaharra eta berria batzen duen ibilbidea memoria gune bilakatu dute bertan zegoen plaka nabarmenduz eta monolito bat ezarriz. Honi bide emateko egitarau oparoa antolatu dute Erronkariko […]

Erorien monumentuaren ika-mika erdian eraistearen antzeztea eginen dute bihar Iruñean

Apenas bi aste dira gurean izan zenetik eta gaur itzuli gara Erorien Monumentuaren eraistearen aldeko Asanbladako kidea den Yolanda Ansorekin egotera. Aste hauetan bolo-bolo dabilen eztabaida da, politikari askok honen inguruan eman dute euren iritzia baita zenbait norbanakok ere. 26 elkarte memorialistek abiatu zuten asanblada honen ekinaldia eta geroz eta gehiago dira hauen alde daudenak. […]

36ko matxinatuek eragindako 8 biktimak gogoan izanen dituen memoriala estreinatu dute Auritzen

Auritzeko udalak hala adostuta Garraldako Begoña Munarriz artistari eskatu zioten 36ko matxinatuek eragindako 8 biktimen oroit monumentua egitea. Hortik sortu zen larunbatean estreinatutako “Alegoria” oroit monumentua, zeinak Auritzeko herriak babestu zuen, biktima horiekiko izandako zorra kitatuz. Ez hori bakarrik Auritzeko udalak Ez memoriak delako argitalpena ere etxe guztietara bideratu zuen bertan ziren biktimen kasuen ingurukoak […]

Presas antzezlanarekin datoz El Bardo antzerki konpainiakoak Agoitzera

Antzerkia gustoko zuten lau lagunek Atarrabian sortutako antzerki konpainia amateurra dugu El Bardo antzerki konpainia. Amateurra izan arren arrakasta eta kalitate altuko lanak egin ohi izan dituzte, disziplina desberdinak hornitutakoak. Horren parte dugu Elena Uriz aktorea eta berarekin solastu gara, igandean Agoitzen eskainiko duten Presas antzezlana aitzakitzat hartuta. Presas antzezlana Agoitzen izanen da irailaren 24an […]

Juan Larreta Larrearen eta garaiko maisu eta maistren lana gogora dakarren liburua aurkeztuko dute larunbatean Izaban

1881ean jaio zen Juan Larreta Larrea Izaban 1909tik 1921era maisu izandakoa. Izabatik aldaketa eskatu behar izan zuen bertako jauntxoen presioa zela eta, horrek Errioxara eraman zuen bere familia bidelagun zuelarik. Trevijana herrian egokitu ziren 1936ko altxamendua iritsi arte, zeinetan atxilotu eta exekutatu zuten gorritzat hartuta. Bizitzan konpromiso handiko pertsona izan zen eta garaiko maisu eta […]

Egun On, Auñamendi! Oroimen historikoaren legea Naiz irratian eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Oroimen historikoaren legearen inguruko Naiz irratiko lagunek Josu Ibargutxi lagunari eginiko elkarrizketarekin hasi dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko