Irailetik Auritzeko Osasun eremuan pediatra zerbitzurik gabe daudela salatu dute zonaldeko hainbat herritarrek
Pediatra Orain lemadun pankartapean bildu ziren Auñamendiko zenbait herritar irailetik hona pairatzen ari den egoera salatzeko. Auritzeko Osasun Eremuan pediatra zerbitzurik gabe daude iraila ezkeroztik, honek zonaldeko 188 haur eta nerabeei eragiten dielarik, ez baitute aukerarik osasun arreta egokitu duin bat edukitzeko. Hau, areagotu egin da, partxe bezala erabili izandako Agoitzeko kontsulta ere bertan behera […]