Ander Goikoa, Orbaizetako alkate berria, herrigintzan eragiteko gogoz hasi da udalean

Txantxalan udal-taldea osatu dute Orbaizetan Irantzu Zabalza Barberena,  Alberto Erdozain Goikoa, Maite Erdozain Goikoa, Edurne Eginoa Txapar eta Ander Goikoa Fernandezek. Datozen lau urteetan udalaren kudeaketaz arduratuko dira, baita eskualdeko zenbait erakundeez ere, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateaz edota Bidausi Zabor Sendoen Mankomunitateaz, bertzeak bertze. Onena opa dizuegu bostoi, eta esker mila herrigintzan parte hartzeagatik! BIBA […]

Pirinio bizi eta teknologikoa ezbaian

Txantxalan elkarteko lagunek urtero antolatzen dituzte euren topaketak. Pirinioan ditugun arazoei aurre egiteko irtenbideak bilatzen ohi dira gai baten inguruan. Aurten teknologia berriengan jarri dute arreta, teknologiak eta bere erabilpenak sor ditzaketen onurengan alegia. Horretaz hitz egiteko Silvia Calvo izan dugu Irati irratian. Jardunaldien nondik norakoak azaldu eta gonbidapen zuzena egin digu, eta noski gu […]