Egun On, Auñamendi! Uriz Pi ahizpen erakusketa eta Iparraldeko ikasleen ikasturtearen hasiera Naiz irratian

Gaurko saioan Manuel Martorelleri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, Uriz Pi ahizpen ingurukoa. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Iñaki Lekuona Ziburuko Piarres Larzabal eskolan lanean dagoen lagunari ikasturte hasieraren inguruan egindako elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Irailaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Uriz Pi ahizpen bizitza eta konpromisoa lantzen duen erakusketa martxan

XIX. mendearen amaieran jaiotako bi emakume dira Josefa eta Elisa. Pedagogian lizentziatu ostean garaiko hezkuntzan aitzindariak izan ziren, ez horretan bakarrik alor askotan euren etengabeko konpromisoa erakutsi zuten. Bi ahizpen historia biltzen duen erakusketa izanen dugu irailaren 17a bitarte Agoitzen eta honen inguruan Manuel Martorell “Pioneras. Historia y compromiso de las Hermanas Uriz Pi” liburuaren […]