Egunon Auñamendi! Erronkaritik Zuberoara enaren antzera, Etxahun Iruri gogoratu eta Pirritx eta Porrotxekin kantatuz Iruñean

Izugarria gaur egin dugun bidaia. Erronkari eta Zaraitzuko emakume gazteen antzera Zuberoarako bidea egin dugu, eta Ainarak.eus webdoka eta dokumentalaz mintzatu zaigu Ritxi Lizartza zine ekoizlea. Zuberoan, Etxahun Iruriri buruzko saioa izan dugu entzungai Xiberoko Botzari esker. Irulegi irratiko albisteak entzun eta Baionako Etxepare lizeoko ikasleen borrokaren berri eman digu Iurre Bidegain kazetari luzaidarrak. Iruñean […]

Egunon Auñamendi! Xiberuko ikastolen alde

140 haur ari dira euskaraz ikasten Xiberuako bi ikastoletan. Eta 2003tik egiten duten gisan aurten ere saskiak antolatu dituzte Euskal Herri osoan elkartasuna jasotzeko. Irati irratian izan dugu bertako guraso Egoitz eta kanpaina honen berri eman digu. Izenburua: Urriaren 30eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Enaren bideak ospatzen Izaban

Asteburu honetan Enaren bideak gogora ekarriko dituzte Erronkarin. Guk Kurruskla elkarteko Fernando Hualde izan dugu irratian. Zuberoara joaten ziren neska gazte haiek gogoan hartu eta ekitaldi sorta antolatu dute urriaren 26 eta 27rako. Modu berean igandean Sakanatik korrika abiatutako Aritz Ganboa artzaia ere heltzekoa izango da Izabara. Ongi etorria egin eta herri bazkari ederra eginen […]

Zaraitzuera eta euskararen historia aztertzen Iñaki Caminorekin

Federico Garralda gogoratu eta omenduko dute larunbatean Otxagabian. Zaraitzun euskarak izan duen presentzia, euskal literatura Nafarroan eta Zaraitzuko etxe izenak jorratuko dira bertzeak bertze. Irati irratian Iñaki Camino hizkuntzalariarengana jo dugu, eta zaraitzuera euskararen historian kokatu digu, eta inguruko ibarretako hizkerarekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak aletu ditugu irratian. Iñaki Camino Irati irratian