Abuztuaren 15ean izan ohi da Orreagako guduaren urteurrena eta aurten bi urtez etenda egon ostean bueltan da ospakizun hau. Aurten, Luzaideko lurretan paratu nahiko luketen monumentua jarri nahi izan zen baina azken momentuko kontuak direla medio datorren urterako utziko da. Monumentua ostiral honetan Luzaiden aurkeztu eginen da eta guzti honetaz Orreaga Fundazioko kidea den Koldo Amatriarekin solastu gara.
Baskoien omenezko monumentua diru-aportazioen bitartez eraikitzen dabiltza eta ekarpena egin nahi izanez gero hemen duzue aukera: Orreaga Monumentua
Koldo Amatria Irati Irratian: