Igande honetan hasiko da Auñamendiko 3. Antzerki Zikloa.

3. edizioa da aurtengoa Auñamendiko Antzerki Zikloarentzat. Garaian Euskararen Ginkanara aurkeztutako lagun koadrila bati bururatu zitzaion ekimena zen zeina aurrera eramatea erabaki zuten. Horiek Auñamendiko Bitxiloreak taldea sortu eta ekin zioten lanari. Edizio arrakastatsuak izanda bideari jarraipena eman diote eta aurtengo edizioan lau emanaldi prestatu dituzte Irati irratia, Etxabarrengoa elkartea eta Garaitzeko Asi elkarteak lagunduta eta Nafar Gobernuko diru-laguntza baliatuta. Hau guztiaz solastu gara bertako kidea den Itziar Mitxelena Gamio lagunarekin.

Emanaldiak:
Maiatzak 7- 18:30- Auritzeko Kultur etxean – Hiru Kortse Azukre Asko eta Brandy Gehiegi
Maiatzak 21- 18:30- Auritzeko Kultur etxean- Trapu Zikinak
Maiatzak 28- 17:30- Aurizberriko Urrobi kanpinean- Ezberdin bezain eder (haurrendako emankizuna)
Ekainak 4- 18:30- Garaioako udaletxean- Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa

Bonuen erreserba 667974106 zenbakira mezua bidaliz

 

 

 

  

Itziar Mitxelena Gamio Irati Irratian:

AntzerkiZikloaTriptiko2023

Iruzkindu