20000 especies de abejas filma aitzakitzat hartuta haur transexualen gaia landu dugu

Gaur proiektatuko da Estibaliz Urresolak gidatutako 20000 especies de abejas filma eta bertan oso era naturalean lantzen du haurren transexualitatea. Hau aitzakitzat hartuta, egoera beretsua bizitako familia baten bizipena ezagutzera gerturatu gara, Naizen elkarteko kidea den Mikel Lazkozena, zeinak bere alabak 4 urte zituelarik argiki adierazi zuen neskatzat zuela bere burua. Esperientzia beraren nondik norakoak kontatu dizkigu eta baita ingurukoek txip aldaketa hori eman zutenetik bere alabak hartutako lasaitasuna nabarmendu ere.

 

Mikel Lazkoz Irati Irratian:

Iruzkindu