Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak aurrera eramandako eta Auritzeko zein Erroibarko udalen kolaborazioarekin apirilean hasi zuen bere ibilbidea Auñamendi Zinema proiektua. 23 proiekzio burutu dituzte eta 1500 ikusletik goiti izan dituzte osotara, nabarmenduz zer nolako beharra zegoen horrelako proiektu bat edukitzeaz. Yegua labur-metraiaren proiekzioan eman zuten hilabete hauen balorazioa, erabat positiboa izan dela argiki esanez. Lehen urte honetan Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen eta hainbat enpresa eta negozioen laguntza izan dute, baita Nafarroako Filmotekarekin lortutako akordioa ere. Oro har esan liteke, landa eremu honetara kultura gerturatzearen lorpena aise bete dutela.
Gaur gurean izan dugu Garaitzeko Asiko kidea den Maite Astiz zeina baloraizo horren berri eman digun eta baita gaineratu Auñamendi Zinema proiektua MECNA izendapena jaso duela, beraz bertara bideratutako doaintzak kenkariak izanen dituzte errenta aitorpenetan.
Maite Astiz Irati Irratian