CSIC barruko Pirinioetako Ekologiaren Institutuak aurrera eramaten duen Renurse proiektuak hasi zuen pasa den urtarrilaren 19an bere bidea Artzibarren. Proiektua Next Generation Europar Batasuneko diru-funtsek finantzatzen dute eta bertan 20 ikerlarik egiten dute lan. Horietariko bat Maria Felipe Lucia dugu eta berarekin izan gara proiektua gertuagotik ezagutzeko.
Proiektua bera despopulazioari modu jasangarrian egiteko zein aukera dauden hausnartzen ditu eta horretarako Artzibarren dauden 3 herri hartu dituzte hizpide. Populaturik mantendutako Hiriberri, populazioan hazi eta gorpuztu den Lakabe eta hustu eta abandonatu den Gurpegi herriak izan dituzte ikergai.
Maria Felipe Lucia ikerlaria Irati Irratian
folleto_renurse_2305010