Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agosen eskutik

Euskaraldiaren erdian joan gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Egunotako berri nabarmenena zenbait kontu direla eta liburutegiko ekintzak atzeratu egin dituela momentuz data finkorik gabe. Bestalde gogoratu digu datorren ekainaren 15ean liburutegiko udako ordutegia hasiko dela. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Amaitu da ikasturtea Agoitz eta Aurizberriko euskarazko literatur solasaldietan zapore bikainarekin

Nerea Baldaren Azpimarrak eta Ernest Hemingwayren Fiesta Eguzkia jaikitzen da liburuen laguntzarekin amaitu ziren Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatutako Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldiak. Ikasturtean zehar hainbat eleberri landu dituzte eta norbanakoen irakurketak amankomunean ipinita irakurketa bera aberastu egin dute solasaldi hauetan parte hartu dutenek. 6 saio izan dira eta genero eta prozedentzia […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Erdi gaixo eta lanean topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina Aurizberriko Liburutegian. Gaurkoan aipatu digu Liburuaren egunaren bueltan zenbait kontu atzeratu dituztela eta ez dutela zoritxarrez behar bezala ospatu, baina iritsiko dira aktibitateak. Horren ondotik gonbidapena luzatu digu bertaratu eta bertan dauden istorio eta liburuetaz zipriztintzera. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Ekimenez beteta hasiko da udaberria Aurizberriko Liburutegian

Udaberrian loreak eta zuhaitzak loratzen diren bezala, liburutegian ekitaldiak ere loratzen dira, Aurizberriko Liburutegian hala izan ohi da behintzat. Gaurko kolaborazioan Mari Mar Agos liburuzainak datozen asteetan izanen diren ekitaldien berri eman digu eta a zer nolako jarduna. Martxoak 28- Panorama liburuaren aurkezpena (Gonzalo Santoma)Apirilak 1- Euskerazko Literatur solasaldiak Andrezaharraren manifestua liburua ardatzApirilak 2,3- Adimen […]

Irakurle taldea eta fotokopia zerbitzua Aurizberriko Liburutegian

Gaur itzuli gara Aurizberriko Liburutegira gure laguna den Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Gaurkoan ekarri dizkigun nobedadeak euskarazko irakurle taldea eta fotokopia zerbitzuaren berrezartzea izan da, pasa zaitezte eta entzun! Mari Mar Agos Irati Irratian:

Baziren behin 9 liburutegi eta Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Elurrari aurre eginda aurrera eraman zuten aurreko ostiralean Baziren Behin 9 liburutegi egitasmoa, Artaldea liburu eta tailerrarekin. Hilabete lasaia izan ohi da otsaila liburutegian baina halere bada zer egiterik eta lanean harrapatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Liburuak banatzeko zailtasunak eta nobedadeak Aurizberriko Liburutegin

Gaurko kolaborazioa kexa batekin hasi dugu, Mari Mar Agos liburuzainak digun moduan gaur egun dituen ordu kopuruak ez diola aukera ematen dituen banaketa guztiak egiteko. Hori esanda liburutegiko nobedadeak ekarri dizkigu, irakurle taldearen bilkura, Baziren Behin 9 liburutegi,… bada mugimendua. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Itzuli dira 2025ean Agoitz eta Aurizberriko Irakurle Taldeak

Bi hilabetez izan dira euren liburuak irakurtzen Agoitz eta Aurizberriko irakurle taldeetan. Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza lagunarek gidatutako saioetan Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez Balu eta Eneko Bidegainen Bichta Eder liburuak landu dituzte, biak eleberri beltzak, urtarrilari Ilbeltza deitzen baitzaio zenbait euskalkietan aprobetxatuz. Saioen inguruan aritu gara Mikelekin.   Oraindik hurrengo saioetara animatzeko aukera […]

Aurizberriko liburutegiko azken berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Bueltatu gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Gaurkoan besteak beste Euskarazko Irakurle taldeaz hasi zaigu solasten. Horren ondoren Baziren Behin 8 liburutegi ekimenaz hitz egin digu, zeina 8tik 9 izatera pasako den aurten, 2 liburutegi joan eta 3 sartu baitira. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Liburu berriak, Baziren behin 8 liburutegi eta Eguberriak Aurizberriko liburutegian

Hainbeste erreklamatu dituen liburuak bapatean urte amaierarekin heldu dira Aurizberriko Liburutegira, orain sailkatze lanetan topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Hori kontatzeaz aparte Baziren Behin 8 liburutegi proiektuko azken saioa ostiralean izanen dela esan digu eta baita Eguberrietan liburutegia itxita izanen dela esan. Mari Mar Agos Irati Irratian: