Mari Marren oporrak, nobedadeak eta irakurle taldea

Gaurkoan itzuli gara Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agosekin egotera. Oporretara joatear harrapatu dugu baina tartetxo bat hartu du gurekin egoteko. Berak azaldu digunez datorren aste osoa oporretan egonen da beraz ez da liburutegia irekita egonen. Gogoratu digu ere berritasun pila daudela liburuei dagokionez eta asteartean irakurle taldea batuko dela ere.   Mari Mar […]

Pasatako ekimenak eta irakurle taldea Auzperriko Liburutegian

Pixkanaka pixkanaka dabil martxa hartzen Auzperriko Liburutegia. Hainbat ekintza burutu ahal izan ditu eta asteartean Irakurle taldea batu zen berriz ere Maddi Ane Txoperenaren Ene Baitan Bizi da eleberriaren inguruan solasteko. Hau guztiaz Mari Mar Agosekin hitz egin dugu. Nahiko lanpetuta ibili da Mari Mar Liburutegi Mugikorren kongresua koordinatzen eta hain da langilea jakin izan […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, Venezuelako egoera Hala Bedin eta Sarean Euskaraz

Aspaldi ez ginela Auzperriko Liburutegian egoten eta gaurkoa aprobetxatu dugu bertaratzeko. Bertan azken ekimenei buruz eta etorriko direnei buruz elekatu gara Mari Mar Agos liburuzainarekin. Ondoren, Venezuelako egoeraz mintzo zen Mikel Morenoren kolaborazioa hartu dugu Hala Bedi irratitik. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Sarean Euskaraz dinamikaren inguruan solasean. Izenburua: Urriaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Euskarazko irakurle taldea Auzperriko liburutegian

Gaur ere Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaurkoan, irakurle talde bat sortzearen proiektuaz aritu zaigu. Euskarazko irakurle talde hori, Mikel Antza idazleak koordinatuko du eta hilean behin elkartuko da irakurgaiaz solasteko. Izena emateko liburutegitik pasa edo deitu besterik ez duzue egin behar. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, pilotarien egoera eta sarean euskaraz egitasmoa

Gaurko saioan Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Gaurkoan sortzear den Irakurle taldeaz aritu gara. Ondoren, Naiz irratikoek Mikel Larunbe pilotarien ordezkariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Sarean euskaraz ikastaroaz eta Euskaraldiaz elekatzen. Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko