Egun on, Auñamendi! Aralar eta Irulegi irratiak, Otsagiko pastorala eta osasunbidea

Gaurko saio hasieran Aralar irratian izan gara Martin Juanenaren kronika jasotzen. Ondoren Otsagi aldera jo dugu Itziar Mitxelenarekin topo egiteko. Bere laguntzaz lortu dugu beraiek prestatutako pastorala ulertzea. Honekin amaituta Xanti Begiristain izan dugu osasun arloko hausnarketa batekin. Bukatzeko Bernadette Argain izan dugu Irulegi irratiko kronika pasatzen. Izenburua: Otsailaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Egun on, Auñamendi! Mikel Zabalza Gogoan, Irulegi irratia eta II.Pirinioko Mikroipuin lehiaketa

Gaur Irulegi irratiko esataria den Bernadette Argainen kronikarekin hasi gara. Ondoren, otsailaren 13a izanda, Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko Lohizune Amatriarekin izan gara. Ekimenak antolatutako kontuak aipatu eta poltsa beltzen ekimenean parte-hartzera gonbidatu gaitu, Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Pirinioko II. Mikroipuin lehiaketaren inguruan elekatzen. Izenburua: Otsailaren 13ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egunon Auñamendi! Erronkaritik Zuberoara enaren antzera, Etxahun Iruri gogoratu eta Pirritx eta Porrotxekin kantatuz Iruñean

Izugarria gaur egin dugun bidaia. Erronkari eta Zaraitzuko emakume gazteen antzera Zuberoarako bidea egin dugu, eta Ainarak.eus webdoka eta dokumentalaz mintzatu zaigu Ritxi Lizartza zine ekoizlea. Zuberoan, Etxahun Iruriri buruzko saioa izan dugu entzungai Xiberoko Botzari esker. Irulegi irratiko albisteak entzun eta Baionako Etxepare lizeoko ikasleen borrokaren berri eman digu Iurre Bidegain kazetari luzaidarrak. Iruñean […]

Egunon Auñamendi! Irulegi irratiko albisteak, Hazparneko Zinegin film euskaldunen festibala eta Euskaraldia

Albisteak eta aroaren gorabeherak jaso ondoren, Irulegi irratiko kronika aditu dugu gurean. Musikarekin, Hazparnerako bidea hartu dugu Behe Nafarroatik. Zinegin festibaleko Matiu Bordato izan da Irati irratian. Hazparneko Ttattola gaztetxeaz ere mintzatu gara, tartean. Itzuleran, Auñamendi pilota elkarteko Aitor Zazpek asteburuko partidak aipatu dizkigu eta Idoia Zabalzarekin 2020ko azaro eta abenduan burutuko den Euskaraldia hartu […]

Egunon Auñamendi! Irulegi irratiko albisteak, Interneteko zentsura molde berriak eta Manexen istorioa

Elurra dela, hauteskundeak direla, egunero albiste eta egoera berriak bizi ditugu. Eguraldiaz hizketan aritu gara, eta Irulegiko irratiak albisteak igorri dizkigu Donibane Garazitik. Iker Bizkarguenaga kazetariarekin Pedro Sanchezen eskutik, Interneteko guneak eta sare sozialak zentsuratzeko hartu dituzten ebazpen berriak aztertu ditugu, panorama digitalaren azterketa eginez. Xanti Begiristainek Manex eta errege magoen istorioa ekarri digu. Izenburua: […]