Aezkoa eta inguruko ondarea izanen da hizketagaia larunbatean Kultur Olan

Aezkoako Kultur Olak antolatuta zenbait ekimen izanen dira larunbata honetan, tartean Aezkoa eta inguruko ondarearen inguruko solasaldia. Solasaldi honen emaile izanen da Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa den Juan Mari Martinez Txoperena, zeina zonaldekoa izanik harat eta honat ibili da gaur egun ezagutzen dugun ondare guzti hori azalerazten eta sailkatzen. Geldirik egon ohi ez den norbait […]

Baskoien bi kastro berri aurkitu dituzte Aria eta Biotzariko lurretan

Juan Mari Martinez Txoperena arkeologian adituaren lanak bi sorpresa berri ekarri dizkigu azken asteotan Pirinioetara. Biak Burdin Aroko Baskoien kastroak liratezke, bata Aria inguruan kokatuta eta Biotzarin bigarrena. Javier Armendarizek bere 2008ko tesian zioenagatik Pirinioetan 300 kastro inguru leudeke eta garai haietan soilik 4 ziren identifikatuak. Gaur da eguna zeina esan genezakeen 133 direla identifikatuta […]

Tarraco-Oiasso erromatar bidea aztergai

7 urtetako lanak bildu ditu Juan Mari Martinez Txoperena “La vía romana Tarraco-Oiasso en Navarra y otros caminos mineros” liburuan. Gaurko aurkezpena aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu lan honen eta oro har erromatar garaiaren errepasoa egiten. Juan Mari Martinez Txoperena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Herritarrak ez gutxietsi mobilizazioa, Tarraco-Oiaso erromatar bidea eta Erronkariko konexioa

Ostirala gogotsu hasi dugu Paul Bilbao Euskalgintza Kontseiluko kidearekin batera, biharkoan mobilizazioa deitu baitute “Herritarrak ez gutxietsi, hizkuntz eskubideak denontzat!” lemapean. Ondoren, erromatar garaiera jo dugu Juan Mari Martinez Txoperenaren eskutik, bere 7 urteko Tarraco-Oiasso bidearen inguruko lana biltzen duen liburua aurkeztuko baitu Kondestable jauregian. Bukatzeko, Erronkarira jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua […]

Sorogaingo tumulo berria aztertzen

Bazterrak arakatzen ibiltzen ohi da Juan Mari Martinez Txoperena. Arakatze horiek hainbat aurkikuntza egitera eraman ditu, azkenengoa Sorogaingo aterpetxetik gertu agertu den Tumulo bat litzateke. Holako monumentuak nola identifika daitezkeen azaldu digu eta baita zertarako balioko zuten ere. Juan Mari Martinez Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Sorogaingo tumuloak, Aralar irratia eta Covid 19a Elhuyar fundaziotik

Aurreko batean egin zuen aurkikuntza Juan Mari Martinez Txoperenak Sorogainen. Hiletetarako erabilitako tumulo bat Sorogaingo aterpetxetik gertu eta aurkikuntza honetaz aritu gara. Ondoren,  Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundazioak Covid 19aren inguruan bidalitako pilula jarri dugu. Izenburua: Urriaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]