Aezkoa eta inguruko ondarea izanen da hizketagaia larunbatean Kultur Olan

Aezkoako Kultur Olak antolatuta zenbait ekimen izanen dira larunbata honetan, tartean Aezkoa eta inguruko ondarearen inguruko solasaldia. Solasaldi honen emaile izanen da Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa den Juan Mari Martinez Txoperena, zeina zonaldekoa izanik harat eta honat ibili da gaur egun ezagutzen dugun ondare guzti hori azalerazten eta sailkatzen. Geldirik egon ohi ez den norbait […]

Paul Urkijo “Irati” filmaren zuzendaria Orbaizetako Kultur Olan izango da kaleratu duen liburu berria aurkezten. Paulekin solastu gara gaur goizean.

“Irati Filmaren Artea” deitzen da liburua, izenak dioen bezala filmaren arteaz solasten den liburu kaleratu berria. Larunbatean goizeko 12:00-tan eginen du aurkezpena Paul Urkijok Orbaizetako Kultur Olan. Liburuaren nondik norakoak, Irati oihanaren berezitasunaz eta filmaren laburpen txiki bati buruz ere solastu gara berarekin.     Paul Urkijo (“Irati” filmaren zuzendaria) Irati Irratian

Bortuetako Euskarazokaren kronika ematera etorri da Patxi Gaztelumendi irratira

Atzoko egunean, igandean ospatu zuten Bortuetako Euskarazoka Orbaizetako Olan. Bertan izan zen Patxi Gaztelumendi egun pasa. Kultur Olako parte ere da Patxi eta kronika emateaz gain, sortzen ari diren harreman eta elkarlanetaz ere solastu da. Datozen ekitaldiak eta suertatzen joan daitezkeen ospakizunetaz ere solastu gara.    Patxi Gaztelumendi Irati Irratian

Larunbatean Orbaizetako Kultur Olan “Transmisioa” dokumentala eskeiniko dute Olentzeroren Lagunek

Gaurkoan Aitzol Salaberriarekin solastu gara, Olentzeroren Lagunak elkarteko lehendakaria. Argentinatik egin zuten bidaiari buruzko dokumental hau larunbatean emanen dute aukera ikusteko Orbaizetan Kultur Olan arratsaldeko 18:00-tan. Argentinan eguberrietako ospakizunak zabaldu zituzten eta baita Argentinan bizi diren euskaldunak eta euskal etxeak ezagutu zituzten ere.     Aitzol Salaberria (Olentzeroren Lagunak) Irati Irratian

Hemingwayren bisitaren mendeurrena kari ekitaldiak antolatu dituzte Aezkoako Kultur Olak eta Nafar Ateneoak

Duela gutxi ospatu zuten Ernest Hemingwayren inguruko kongresua eta gutxi da ere bere jaiotzatik 125 urte bet zirela. Ez da urteurren borobil bakarra, 100 urte bete baitira aurten Irati aldera lehendabiziko eskapada egin zuela Ernest Hemingwayek eta honen karietara ekitaldi egun bat antolatu dute Nafar Ateneoak eta Aezkoako Kultur Olak elkarlanean. Programa:11:00 Burguete hotelean- Victoriano […]

Aezkoako migrazioaren inguruko liburua aurkeztuko dute Aezkoa Kultur eta Iratiko Bortuak elkarteek Kultur Olan

Urte zenbait ikertzen eman ostean eta hainbat tokitatik eratorritako laguntza aprobetxatuta eskuartean dugu Fan Zen Aezkoa liburua, zeina Aezkoak XIX eta XX. mendeetan jasa zuen migrazioa lantzen duen. Herriz herri zenbait bolondres aritu dira informazioa eta argazkiak jasotzen. Hori antolatu eta liburu baten bueltan kokatu ditu Jose Etxegoienek eta Aezkoa Kultur Elkarteak eta Iratiko Bortuak […]

Aezkoako Kultur Olak, sasoi emankor baten ondoan, borta itxi du datorren bedatsera artio

9 hilabetez zerbitzua eman du aurten lehenbizikoz, Aezkoako Batzarre Nagusiak egokitu ondoren.  Ibarreko ondare natural, kultural eta historioari dedikatua dago espazioa, eta bi langile egon dira  dinamizatzen. Turismo sasoia amaiturik, gu horietako batekin izan gara, Patxi Gaztelumendirekin,  balorazioa egin dezan eta bere lanaldia nola igari duen kontatu diezagun.             Patxi […]

Kukai atelierra antolatu du Nafar Ateneoak larunbata honetan Orbaitzetako Kultur Olan

Kukai egitasmoa haiku (Japonian asmatutako poesia modua) “lehia” batean oinarritzen da. Halere, egindako haiku guztiak garrantzia bera dute, atelier honek hauen sorkuntza baitu helburu lehiakortasuna alde batera utzita. Hauxe da larunbatean Nafar Ateneoak antolatu duena Orbaitzetako Kultur Olan eta honen inguruan solastu gara bertako kidea den Josu Jimenez Maiarekin.     Josu Jimenez Maia Irati […]

Euskara izanen da protagonista urriaren 8an Orbaitzetako Kultur Olan izango den Bortuetako Euskarazokan

Euskara hutsean produktuak saldu eta erostea helburua duen azoka bat da Euskarazoka. Hala ere, igandean Kultur Olan izanen den hori, merkatu soil bat baino gehiago izanen da, hainbat ekimen antolatu baitituzte honen inguruan. Euskarazokaren ideia Atarrabiako Karrikaluzek egindako ekimen batetik Ainhoa Elizalde Ojerrek hartua da eta honi tokia eta bidelagunak Orbaitzetako Kultur Olan gehitu zaizkio. […]

Gure bazterrak bustiko dituen Urmuga jaialdiaren aurkezpena izanen da gaur Orbaitzetako Kultur Olan

Uztailaren 12an hasi eta 30a bitarte Euskal Herria zeharkatuko duen jaialdi ibiltaria dugu  Urmuga jaialdia. 30ean Izaban izanen du amaiera baina gure eskualdean 5 emankizun aurreikusita dituzte antolatzaileek. Zehaztapen guztiak gaur arratsaldean Orbaitzetako Kultur Olan emanen dituzte, hala adierazi baitigu Miguel Zeberiok gaur egindako elkarrizketan. Informazio gehiagorako URMUGA webgunean        Miguel Zeberio Irati […]