Pirinioa Dantzan eguna antolatuko du Pipirripi Dantza taldeak urriaren 11n Garraldan

3-4 urte dira Pipirripi Dantza taldea sortu zenetik. Dantzaren inguruan eratutako lagun talde honek jada zenbait plazatan dantzan aritu da baita dantzaren bat edo beste berreskuratzeko lanak egin. Horrekin aski ez eta datorren urriaren 11n dantzatzeko grina pizteko eguna antolatu dute Garraldan Pirinioa Dantzan eguna izanen baita. Egun osoko egitaraua, dantzarekin erlazio zuzena duena eta […]

Orreaga Musika Eskolak eta Pipirripi Dantza taldeak Pipinbo emankizuna eskainiko dute gaur Ariben

Orreaga Musika eskolako Konbo taldeak eta Pipirripi dantza taldeak emankizun bateratua eskainiko dute gaur Aezkoako Etxean, Ariben Pipinbo izenburupean. Izenburua Pipirripi eta Konbo batzetik dator eta bertan parte-hartzen duten taldeen izenak alegi. Bertan, musikari eta dantzarien artean 40 bat lagun izanen dira bertaratutakoen gozamenerako. Emankizunaren aitzakipean Iratxe Andueza Rota izan dugu gurean bera izanen baita […]

Folk doinuekin gorputza astintzeko ikastaro eta dantzaldia izanen da astelehenean Ariben

Pipirripi dantza taldeak antolaturik Folk dantza ikastaro eta jaialdia izanen da astelehenean Ariben. Pipirripi dantza taldea euskal dantzen inguruan eratutako taldea bada ere, bere dinamizatzailea den Areta Loreak izugarri maite du Folk musika eta dantzaldiak. Iaz egin zuten lehendabiziko ikastaro eta dantzaldia, harrera ona eduki zuena eta aurten errepikatu eginen da formatua. Ikastaroan parte hartzeko […]

Udan plazak dantzariz betetzea helburu ikastar trinkoa abiatuko du Pipirripi dantza taldeak

2 urte daramazki Pipirripi dantza taldeak euskal dantzei txoko bat eskaintzen Aezkoa eta Auñamendi inguruan. Haur eta helduen taldeak dituzte eta herriz-herri eta plazaz plaza dabiltza euren dantzak erakusten, bi ekitaldi desberdinekin, ohiko ikuskizunarekin eta ikuskizun parte-hartzailearekin. Uda giroa helduta jaietan erromeriak suertatzen dira eta bertan euskal dantzak praktikan jartzeko aukera izan ohi da eta […]

Auñamendiak dantzan jarriko dituen taldea dugu Pipirripi dantza taldea

Bere garaian Aezkoan bazen dantza talde bat baina denbora aurrera joan ahala desagertu egin zen. Iaz Aitziber Villalbak eta beste zenbait lagunek Aezkoa Kultur Ekimeneko lagunei dantza taldea berreskuratzearen ideia komentatu zieten eta hauek zalantza izpirik gabe onartu zuten. Dantzak ikasteko irakasle bila jarri eta Agoizko Mikel topatu zuten zeina bi astetan behin etortzen zen […]