Tortura kasuen datuen bilketa egiten dabiltza auzolanean. Banatutako 700 formularioetatik aparte 144 kasu berri atzeman dira jada eta gehiago espero dira. Euskal Memoriaren estimazioaren arabera 1000 kasuren bueltan egonen liratezke eta 80 udalerrietako lagunei eragingo ziezaiokeen estatuko indarrek eragindako abusuak. Larunbatean aurkeztu zuten jendaurrean elkartea eta hau guztiaz solastu gara Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den Jorge Txokarro Txibirekin.
Ekainak 25erako mobilizaziora deitu dute eta horretarako kultur arloan atxikimenduak jasotzeko kanpaina abiaraziko dute.
Ahotsa.infoko lagunek bideo hau egin zuten agerraldiaren inguruan.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.