Kantu eguna ospatuko dute larunbatean Auritzen

Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak abiatu zuten uda hasieran “Elkartzen gaituzten abesti zaharrak” proiektua eta hainbat ekimen eta ekitaldien ostean iritsi da larunbat honetan Kantu Eguna ospatzeko ordua. Bertan, berreskuratutako Erroibarko 5 kanta eta Auritzeko 3 abestu eginen dituzte bertakoek. Proiektu honen nondik norakoak eta Kantu Eguneko egitaraua Garaitzeko Asi Elkarteko Arantxa Iriarteren laguntzarekin errepasatu ditugu.

 

Arantxa Iriarte Irati Irratian:

 

Iruzkindu