Gaurkoan ikasturtean zehar Aurizberrin eta Agoitzen egondako irakurle taldeen inguruko balorazioa egin dugu, hauen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin. 7 liburu lehendabizikoan eta 6 bigarrengoan izan dira irakurritakoak eta oro har oso balorazio positiboa egin du Mikelek, baita erabiltzaileek ere. Urritik apirilera hilabetez hilabete aritu dira euskarazko literaturaz solasean eta talde giro apartak izan direla gehitu du Mikelek.
Datorren urtean irakurle talde hauetan izena eman nahi duenak badu harremanetan jartzea Aurizberri eta Agoitzeko liburuzainekin.
Mikel Albisu Irati Irratian: