Badator 2023-24 ikasturterako AEK-ko aurre-matrikulazio kanpaina

Helduen euskalduntzeaz arduratzen den AEKak aurre-matrikulazio kanpaina abiarazi du ekainaren 28a bitarte. Gaur izena ematen dutenei %5eko deskontua eginen diete euren matrikularen prezioetan, halere tokiko zenbait administrazioek ere diruz laguntzen dituzte ikasketa hauek baita Nafar Gobernuko Euskarabideak ere. Kanpainarako hainbat baliabide atera dituzte Pirinioetako eta Esteribar eta Agoitzeko euskaltegiek. Guzti honetaz solasteko Izaskun Zabalza AEKko irakaslearekin solastu gara gaurkoan.

Izen ematea AEKren webgunearen bitartez egin liteke edota mezua bidaliz garralda@aek.eus helbidera

 

 

 

  

Izaskun Zabalza Irati Irratian:

Iruzkindu