Abenduaren 15ean izandako bilkuran berritu zituzten Irati Orreaga elkarteko karguak. 7 pertsonek osatuko dute junta berria, orain arteko lana jarraitu eta bide berriak jorratzeko intentzioarekin. Junta berrian lehendakari izendatu zuten Urrobi Kanpineko eta Garbi Txukun garbitegiko Joseba Martinez. Honekin batera elkarte beraren kudeaketan laguntzaile izanen den langile bat kontratatzeko eskaintza zabaldu zuten. Gauza guzti hauetaz solastu gara Irati Orreaga Elkarteko lehendakaria den Joseba Martinezekin.
Elkartearekin harremanetan jartzeko bai elkartean sartu edota lan eskaintzari erantzuteko emailera idatz dezakezue: info@turismoselvadeirati.com
Joseba Martinez Irati Irratian