Pertsonen eta lurraren inguruko erlazioaren ertzak landu ditu Marc Badalek bere lan berrian

Marc Badal Pijoan Luzaideko bizilagunak bere lan berria kaleratu du “Geografias de la ingravidez” izenburupean. Pertsonen eta lurraren erlazioa nola aldatu den hausnartu eta euren gogoetak plazaratu ditu 4 urtez lantzen aritu den lan honetan. Pepitas argitaletxearekin kaleratu du 245 orrialdeko liburua.

Marc hainbatetan izan da gurean agroekologiaz edota bitartekaritza kulturalean eman dituen urratsen inguruan solasean, baina gaurkoan izan dugu bere afizioa den idazketaz mintzatzen. Landa eremutik egindako hausnarketa honekin ziur gaude askok bat eginen genukeela. Momentuz aurkezpenarik aurreikusita ez duen arren ziur gara ere etorkizunean izanen dugula bere berri.

Liburuaren inguruko informazio gehiago duzue argitaletxearen webgunean

 

Marc Badal Pijoan Irati Irratian

Iruzkindu