Erorien monumentua eraistearen aldeko elkarteek txosten teknikoa aurkeztu eta biharko mobilizatzera deitu dute

Urak nahasita datoz Iruñean aurreko asteko Erorien Monumentuaren inguruko akordio politikoa dela eta. Akordio horretan Erorien monumentuaren parte bat eraitsi eta beste zatiaren birdefinitzea litzateke. Erabaki honek Erorien Monumentua eraistearen aldeko elkarte memorialisten haserre eta dezepzioa ekarri du, zeinak bihar asteazkenerako kontzentrazio ixila egitera deitu dute. Ez hori bakarrik, jada udalaren eskuetan utzi zuten monumentu frankistaren eraisketa babesten zuen txosten teknikoa Enrique Miranda arkitektuak eginda.

Informe horretan argiki esaten da Oroimen Historikoaren legea oinarritzat hartuta alkateak bere kabuz erabaki zezakeela monumentua eraistea, baina aldiz Iruñeko udalak beste bide bat hartu du.

Gaur Enrique Miranda izan dugu gurean txostenaren inguruko azalpenak ematen.

 

 

Enrique Miranda Irati Irratian

Eraistearen aldeko prentsaurrekoa:

Iruzkindu