Tokiko produktuak zapore gozoa utzi du Pirinioetan

Larretik elkarteak antolatutako azoka arrakastatsu batek erdigunean kokatu zituen Pirinioetan ekoizten
diren produktuak.
Martxoaren 23a aspaldidanik hartua zuten Larretik Elkarteko ekoizle eta abeltzainek. Bertan euren
produktuak erdigunean kokatuz azoka bat antolatzea zen haien helburua, beren ezaugarria den tokiko
produktua balorean jartzeko ideia gara zezaten, baita lortu ere. Azokan Nafar Pirinioetako 17 ekoizle izan
ziren euren produktuak saltzen. Azoka Larretik elkartea aurkeztu eta bere lan lerroak zeintzuk diren
azaltzeko baliatu zen. Ekitaldian Larretikeko lagunetaz aparte Nafar Gobernuko Toki Administrazioaren
eta Despopulazioaren zuzendari nagusia den Jesus Mari Rodriguez eta Pirinioko Mahaiko bozeramailea
den Unai Irigaraik hartu zuten hitza, lehen sektorearen garrantzia azpimarratuz eta Pirinioko Planean
Larretik bezalako elkarte batek duen babesa aipatuz. Babes horrek, 90000 euroko inbertsioa izanen du
2025.urtean, lehen sektoreari onuragarriak izanen diren erremintak garatu ditzan. Erreminta horien artean
hiltegia , ordezkapen zerbitzua eta abereen garraioa leudeke.


Ehundaka lagunek erantzun zioten Larretik elkarteko deialdiari. Azokan zehar, bertako abereI arrazen
erakustokia ipini zuten, zeinetan Euskal Txerria, Ardi Latxa,Pirinioko Ahuntza, Behi Piriniarra eta Nafar
Zaldia izan ziren protagonista. Bertan animali eder hauekin argazkiak atera eta interakzioa edukitzeko
aukera eman zuten . Musika ere izan zuen bere garrantzia arlo honetan Oxanda Ahots taldeak eta Iñaki
Labaka abeslariak euren doinuekin zipriztindu zutela azoka bera. Zita garrantzitsu honetan, bertako jatetxe eta tabernekin elkarlana bultzatu egin zuten atzokoan Pirinioan zeharreko 7 jatetxek bertako produktuekin eginiko pintxoak eskaini baitzituzten bertaratutakoei. Ekinaldi honek zapore gozoa utzi zuen.


Ekitaldian Larretik elkarteko lagunek, Iñaki Zoko eta Areta Lorearen ahotsetik aipatu ziguten elkarteak
garatzen dituen lan lerroak. Lehena azaldu zuen nola abereen garraiorako lan lerroa garatu den baita beste lan lerroei babes juridikoa eman diezaiokeen entitatea sortzea ere. Bigarrenak aldiz, Zutabere proiektua aurkeztu zuen, lehen sektorean dabiltzan lagunek denboraldi baterako ordezkapen zerbitzua eduki dezaten aurrera eramaniko proiektua, oporrak zein bajak betetzeko erabiliko dena.


Azokaren antolaketarako emandako laguntza ere eskertu zuten antolatzaileek, bertan parte izan baitira
modu batean edo bestean Nafar Gobernua, Gupirinioko lan taldea, Cederna-Garalur, Lursarea, Pirinioko
Mahaia, Gestion Ambiental Irati, Irati irratia eta egunean bertan euren lana bolondres gisa eman zuten
lagunak, baita azokan parte-hartu zuten ekoizle eta artisauei ere.

Iruzkindu