Aurizberriko liburutegiaren nobedadeak Mari Mar Agosen eskutik

Otsaila liburutegian hilabete lasaia izan ohi da Mari Mar Agos liburuzainak deskantso bat hartzeko baliatzen du baita atzeratutako lana aurrera ateratzeko ere. Hilabete honetan oporralditxoa hartuko du baina izanen dira ekintzak liburutegian, Baziren Behin 8 liburutegi edota Irakurle taldearenak alegia. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko Liburutegiko berriak: Irakurle taldea eta Baziren behin 8 liburutegi

Itzuli gara Aurizberriko liburutegira. Aste mugituak ditu Mari Mar Agos liburuzainak liburutegian, jada hasi egin baitira ekintzak bertan. Irakurle taldea batu zen asteartean Iratxe Ormazabalen Printzak Begietan eleberriaz solasteko. Gaur ere hasiko da Bazen Behin 8 liburutegi egitasmoa Melon y Sandia ipuin eta tailerrarekin. Erne! Otsailaren 6an izan beharreko Aezkoako Emaztekien istorioak liburuaren aurkezpena atzeratu […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agosen eskutik

Urte berri honetan jarraitu eginen dugu Mari Mar Agos liburuzainak egiten duen kolaborazioarekin. Hala egin dugu gaurkoan ere eta hainbat nobedade komentatu dizkigu: Ekimenak, Hazien liburutegia, Irakurle taldea, Baziren behin 8 liburutegi,… Mari Mar Agos Irati Irratian:

Eguberrietako ordutegia eta nobedadeak Aurizberriko Liburutegian

Aspaldi ez ginela Mari Mar Agos liburuzainarekin izaten eta gaurkoan bere ondora itzuli gara gogotsu. Ohikoa den moduan lanean harrapatu dugu liburutegira liburu berri pila bat iritsi baitira eta hauek sailkatzen ibili da. Aipatu digu gaurko kolaborazioetan ere Eguberrietan liburutegiak goizeko ordutegia izanen duela. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko Liburutegiko berriak: Euskarazko irakurle taldea eta Javi Coteloren aurkezpena

Egun zenbait ondoezik egon eta gero bueltan dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea. Indarberrituta dator eta horren erakusleiho dira aste honetan izandako ekimenen arrakasta, Javi Coteloren “La Cara Oscura del Sol” eleberriaren aurkezpena eta euskarazko irakurle taldearena zeina parte-hartzaile gehiago dituen. Hau partekatu du gurekin gaur. Mari Mar Agos Irati Irratian:

“La oscura cara del sol” eleberria aurkeztuko du Javi Cotelok Aurizberrin

Elordi herri asmatuan kokatutako polizia eleberria dugi “La oscura cara del sol”. Markel eta Laia dira protagonistak eta eleberri honen sortzaile dugu Javi Cotelo. Lehen eleberria du eta bere afiziotik eratorritako eleberria da, bere idazteko grina horretatik. Elordi zenbait tokitan errotu daitekeen arren, Aurizberriko herriaren zantzuak ikus daitezke, nahiz eta landa eremuko beste herrietako izaerak […]

Neguko ordutegia, baziren behin 9 liburutegi eta gauza gehiago Aurizberriko Liburutegiko kolaborazioan

Gaur itzuli gara Aurizberriko Liburutegia bisitatzera, Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Lehendabizi adierazi digu jada liburutegiak ohiko ordutegia berreskuratu duela, arratsaldekoa alegia. Horren ondotik, Baziren Behin 9 liburutegi, Irakurle taldea eta aurkezpen bi izan ditugu hizketagai. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Liburutegiko ordutegi aldaketak eta udazkeneko martxa Aurizberriko Liburutegian

Uda oparoa izan da Aurizberriko Liburutegian, jende asko pasa baita bertatik euren irakurgaiak jasotzera. Goizeko ordutegia bazuen ere irakur zale asko izan ziren eta orain irailaren 15ean pasako da arratsaldeko ordutegira. Udazkenean ere itzuliko dira ekimenak Aurizberriko Liburutegira Mari Mar Agosek aipatu bezala, tartean Baziren Behin 9 liburutegi, Irakurle Taldea eta 2 liburu aurkezpen, zeinak […]

Aurizberriko liburutegia itxita izanen da datorren bi asteak oporrak direla eta

Udako ordutegian dabil jada ekainaren 15etik Aurizberriko Liburutegian Mari Mar Agos liburuzainak. Hori bera gogorarazten hasi dugu gaurkoa. Horren ondotik ekimen gabezia nabarmendu eta datozen bi asteak Mari Mar oporretan izanen dela esan digu, beraz liburutegia itxita izanen da. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agosen eskutik

Euskaraldiaren erdian joan gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Egunotako berri nabarmenena zenbait kontu direla eta liburutegiko ekintzak atzeratu egin dituela momentuz data finkorik gabe. Bestalde gogoratu digu datorren ekainaren 15ean liburutegiko udako ordutegia hasiko dela. Mari Mar Agos Irati Irratian: