Energiaren kudeaketa egiteko Goiargi kooperatiba aurkeztu dute

Aurrekoan Garraldako Garraldargi kooperatiba ezagutu genuen eta holako proiektuak agertzen doaz gure herrietan. Oraingoan Abaurregainara jo dugu bertako Goiargi Energia kooperatiba ezagutzeko. Bertan 7 saiotan sortu duten komunitate energetikoari estalpe juridikoa emateko kooperatiba sortu dute. Honetaz Amaia Legaz bertako partaidearekin izan gara gaurkoan eta gaineratu digu izugarrizko ahalduntze ariketa izan dela, asko ikasi eta asko […]

El Aiaunen liburutegia eraikitzeko elkartasun proiektua

Saharako egoera ez da batere erraza, aspaldidanik Marokok okupatzen baititu Mendebaldeko Saharako lurrak eta bertakoak errefuxiatu kanpamentuetan bizitzera behartu. Hauen bizitza hobetzeko Sahararen aldeko lagunak antolatu egin ziren eta zenbait proiektu eraman dituzte aurrera, besteak beste Kabiak-Bubisher proiektua, kanpamentu horietan liburutegiak eraikitzea helburu dutelarik. Honen harira Hiru Miru liburua gazteleratu eta arabieratu dute saltzeko eta […]

Gazteek euskararen aldeko lanaren lekukoa hartu dute

Maiatzaren 21ean zenbait euskaltzalek euskararenganako babesa adieraztera deitu zuten pasa den asteburuan Donostin eginiko agerraldian. Bertan zen Unai Irigarai auriztarra eta jakin izan dugu euskararen aldeko lanketa egiteko Gazte Euskaltzaleen Sarea sortu berri dela. Bihar, apirilaren 8an aurkeztuko da sarea eta guzti honen inguruan solastu gara berarekin. Unai Irigarai Irati irratian

Pantxo Etxeberek bere azken lana aurkeztu digu

Amaiurkoa izanik ere irratiraino etorri zaigu Pantxo Etxebere Pottoka bere azken lana aurkezteko. Lau kantuz osatuta eta Sherpa Miguelek lagunduta atera berri du lan hau. Bere ibilbideaz eta musikaz solastu gara gaurkoan eta ratu atsegin bat pasa dugu berarekin elekatzen. Diskoa irratian eskuragarri izanen duzue 10 euroren truke. Pantxo Etxebere Irati irratian

Mugaz gaindi lankidetzak sustatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Ezkarozen

Gaurkoan Mugaz gaindiko lankidetzaz solasten ibili gara. Ezkarozen Nafar Gobernuko Kanpo ekintzetarako zuzendaritzak jardunaldi batzuk antolatu baititu, zeinetan azalduko diren zer nolako aukerak dauden elkarlanean zenbait proiektu bultzatzeko. Honetaz elekatzen aritu gara Peio Pellejero Mugaz gaindiko kooperazioaren arduradunarekin. Peio Pellejero Irati irratian

Martxoko Mendixut aldizkariari errepasoa

Gaurko eguna aprobetxatu dugu Mendixut aldizkaria eskuen artean hartu eta errepaso bat emateko. Errepaso horretan bidelagun hilabetero bezala Rita Labiano izan dugu irratian. Berak ere hurrengo aldizkariko zenbait eduki aurreratu dizkigu. Mendixut Aribeko Carrefourrean, Erburu Okindegian, Xankoi harakindegian eta Auritzeko La Borda aurki dezakezue. Rita Labiano Irati irratian

Garraldan Garraldargi kooperatiba jarri dute martxan, energiaren kudeaketa lantzeko proiektu pilotua

Hilabeteak lanean eman ondoren jada Garraldako komunitate energetikoak, energia bera kudeatzeko forma juridikoa hartu du Garraldargi kooperatiba sortuz. Komunitate energetikoak nola kudeatuko dutn adostu eta Nasuvinsa, Nafar Gobernua eta udalaren laguntzarekin jarri dute proiektu hau martxan. Nafarroan eta Europan holako proiektuetan aitzindari izanen da gainera. Honetaz Aitziber Villalba proiektuko sustatzaileetako batekin izan gara berbetan eta […]