Egun On, Auñamendi! Komunitate energetikoak, Artelan eta Goiargi Energia kooperatiba

Gaurko saioan Energia eta Komunitate Energetikoak izan ditugu hizpide. Horretarako Oihana Lorea Artelan taldeko soziologoarekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu, Komunitate Energetikoen inguruko nondik norakoak berreskuratzeko. Ondoren, Amaia Legaz izan dugu Goiargi energia kooperatibaren sorrera azaltzen. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Energiaren kudeaketa egiteko Goiargi kooperatiba aurkeztu dute

Aurrekoan Garraldako Garraldargi kooperatiba ezagutu genuen eta holako proiektuak agertzen doaz gure herrietan. Oraingoan Abaurregainara jo dugu bertako Goiargi Energia kooperatiba ezagutzeko. Bertan 7 saiotan sortu duten komunitate energetikoari estalpe juridikoa emateko kooperatiba sortu dute. Honetaz Amaia Legaz bertako partaidearekin izan gara gaurkoan eta gaineratu digu izugarrizko ahalduntze ariketa izan dela, asko ikasi eta asko […]

Egun On, Auñamendi! Garraldargi kooperatiba eta Karrape irratia

Saioa Garraldako Garraldargi energia kooperatiba ezagutzen hasi dugu Aitziber Villalbaren eskutik. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Martxoaren 30eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko