Sorginen mitoa deseraiki dezagun

Aspaldikoa bada ere Sorgin Ehiza oso presente izan ohi dugu solstizio egunetan. Hori pentsatu zuten Karekin Kulturak eta Agoitzeko Udalak gaurko hitzaldia prestatzean. Gaiaz solasteko hizlaria izan dugu Amaia Nausia Pimoulier, Historian doktorea bera eta berak azaldu digu zergatik eraiki zen mitoa bere garaian. Amaia Nausia Irati irratian

Izan presoak etxera ekartzeko bidea

Osasun krisia dela eta pertsona guztien egoerak zaildu dituen garaiak bizi izan ditugu. Halere, kartzeletan are makurragoak izan dira garaiak, hiru hilabete bisitarik eduki gabe, isolatuago ibili dira, eraso zenbait gertatu izan dira. Honi buelta emateko Sare Herritarrak Izan Bidea dinamika jarri du abian, honen barnean biharko(Ekainak 20) mobilizazioa deitu duelarik Iruñean. Hau guztiaz solasteko […]

Gastronomia jasangarriaren eguna

Ez-ohiko jardunean dabiltza Otsagiko Natur interpretazio zentroan, ohituta baitaude ateraldiak eta abar antolatzera, baina horretarako momentuz itxaron beharko dute. Itxaronaldian ez daude geldirik eta Piriniotako biztanleei aukera bat jarri diete mahai-gainean, Gastronomia Jasangarriaren eguna ospatzeko bertako produktuekin hainbat errezeta egitea. Honen inguruan Patricia Alberdirekin solastu gara eta berak azaldu digu zertan datzan kontua. Errezetak ikusteko: […]

Biblioneta eta segurtasun neurriak

Pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira zenbait zerbitzu. Horietariko bat Aurizberriko liburutegiak eskaintzen duen Biblioneta litzateke. Gaurkoan hasten zuen berriz ere bere jarduna eta pozik nabaritu dugu gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos. Ez du aukera galdu osasun krisia dela eta betebeharreko irizpideak azaltzeko. Marimar liburuzaina Irati irratian

Igariko frankismoko esklabuak gogoan

Memoriaren Bideak ekimeneko Ana Barrenarekin izan gara gaurkoan. Hasiera batean esklabuen omenezko monolito bat jartzeko jaiotako elkartea bazen urtero urtero Igariko gainan frankismoko esklabuei omenaldia antolatzen darrai, hango eta hemengo jendearen inplikazio eta parte hartzearekin. Aurten presentzialki ez bada ere, ospatu eginen dute, oroitzen jarraituko dute, hala aldarrikatu du Anak. Ana Barrena Irati irratian

Aezkoako astean behineko azken txanpa

Aezkoako Gazte Asanbladak gu guztion berrogeialdia arindu duela nabarmena da, lan handia eginaz gainera. Hor sortu zen Aezkoako Astean Behin jolasa eta jolas horrek amaiera bat behar du eta izan behar du aurrekoan aditzera eman zuten bezala. Jolasaren nondik norakoak ezagutzeko Ainhoa Bueno izan dugu, berarekin batera errepasatu ditugu galdera konplikatuenak eta primizian finalera sailkatu […]

Ene baitan bizi da

Hori da jarraian elkarrizketatu dugun lagunaren lehen eleberriak duen izenburua. Lagun hori ohikoa zaigu Berria egunkarian idazten edota taula gainean bertsotan ikusten. Hala ere aitortu digunez, idaztea gustoko du eta hemen dator bere lehen eleberriarekin. Lagun hori Maddi Ane Txoperena Iribarren dugu eta berarekin batera eleberri honen nondik norakoak ezagutu ditugu, baita kulturaren egoeraz hausnartzeko […]