Pernando amezketarraren bi pasarte Xanti Begiristainen eskutik
Olerkiak alde batera utzita gaurkoan Xanti Begiristain Madotzek Pernando Amezketarraren bizitzaren bi pasarte ekarri dizkigu. Xanti Begiristain Irati irratian.
Olerkiak alde batera utzita gaurkoan Xanti Begiristain Madotzek Pernando Amezketarraren bizitzaren bi pasarte ekarri dizkigu. Xanti Begiristain Irati irratian.
Bazterrak arakatzen ibiltzen ohi da Juan Mari Martinez Txoperena. Arakatze horiek hainbat aurkikuntza egitera eraman ditu, azkenengoa Sorogaingo aterpetxetik gertu agertu den Tumulo bat litzateke. Holako monumentuak nola identifika daitezkeen azaldu digu eta baita zertarako balioko zuten ere. Juan Mari Martinez Irati irratian
Gaurkoan Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato izan dugu gurean azken atxiloketen eta baita erantzun ekimenen balorazioa egin zezan. Berak aipatu digu atxiloketak iraganean iltzatu nahi dutela euskal gizartea, behin baino gehiagotan adierazi duen arren etorkizunera begiratu nahi duela. Bestetik, asteburuko mobilizazioen indarra nabarmendu du, tontorretara ezin joaterik bazen ere plaza ugari bete ziren […]
Gaur Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorre eduki dugu gurean Lehenda bizi gartzeletan gaur egun bizi den egoera jakin nahi izan dugu. Berak azaldu digunez, euskal presoak geroz eta isolatuago daude Covid-ari aurre egiteko jartzen ari diren neurriak tarteko. Badira zenbait espetxeetan komunikazioak eten egin dituztenak. Gainera, senideentzat epe latza dator bidaiak egiteko eguraldia kaxkartu egiten baita(azken […]
Abuztutik hona lurrak dar-dar egiten dabil Lizoain inguruetan. Intentsitate desberdinetako lurrikarak izan dira 200dik gora alegia. Asteazken gauean 4,6 eta 4.4ko lurrikarak nabariak izan ziren gurean, horrek jendea alarma egoeran jarri zituen. Honen inguruan solasteko Antonio Aretxabala geologoarekin joan gara solastera. Adierazi digunez, ez dira lurrikara oso potenteak espero gehienez 5 gradukoren bat. Aprobetxatu dugu […]
Hilabete pasa da berarekin izan ginenetik. Gaur Urritzelkin harrapatu dugu eta lurrikaraz solasten hasi dugu, gertutik bizi baitute han. Gaur Mari Mar Agosek liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu. Neguko ordutegia duela komentatu du lehen eta despopulazioaren inguruko erakusketa badela gaineratu. Marimar liburuzaina Irati irratian
Aurreko astean eman zuten Diman prentsaurrekoa. Federazioarekin hartu emana etetea eta euren kabuz txapelketak antolatzea erabaki dute lehen mailako 12 aizkolariek eta bigarren mailako beste 8k. Federazioaren jarrera deitoratu eta ez modernizatzeak sortu duen kezka ere azaleratu zuten, ez baita egokitzen ari garai berrietara. Guzti honetaz, luze eta zabal solastu gara Iker Vicente aizkolari handiarekin. […]
Lesbos irlan eta Grezian izan ohi dira Zaporeak elkarteko bolondresak. Euren etxe eta aberriak utzi behar dituztenei zuzeneko elkartasuna ematen. Oztopoak oztopo dituzten medio guztiei partidua ateratzen diete eta Moriako kanpamenduaren erretzeak euren lana bikoiztu arazi du. Hortaz, janari bilketa kanpaina jarri dute abian eta gu aitzakia hori aprobetxatuz bertako kidea den Fermin Artolarekin izan […]
Igandean izanen dira hauteskundeak ibarreko juntarako. Hautagaitza bakarra aurkeztu da, eraberritua eta programa parte-hartzaile batekin. Hau guztiaz solasteko Aezkoako EHBilduko hautagaitzako Leire, Gonzalo eta Karlosekin egon gara hitz egiten. Datorren legealdirako gardentasuna, lana tokiko garapena eta parte hartzea izango dute irizpide eta helburu. Beste hautagaitza bat egotea nahiko lukete lehia horrek aberasten baitu baina ez […]
Aurrekoan Miquel Marti i Pol idazlearen olerkiak ekarri zituen, gaur aldiz Xanti Begiristain Madotzek Joxemiel Bidador idazle nafarraren lau olerki ekarri dizkigu Hutseaniko Hazkurria liburutik ateratakoak. Xanti Begiristain Irati irratian.