Irantzu Zabalza izan da Aezkoako Astean Behin jolasaren txapelduna

Konfinamenduan sortutako dinamika jarri zuen abian Aezkoako Gazte Asanbladak. Dinamika hori Aezkoako Astean Behin zuen izena, asteroko maiztasunarekin helarazten ziren 20 galderetako sortak . 10 aste eta gero 9 lagunek hartu zuten parte finalean, 30 galderei aurre egin behar zietelarik. 9etan onena Irantzu Zabalza izan da 24 punturekin bigarrenak 23 puntu lortu dituelarik. Finalaren errepasoa […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean Behin finala, Konponbidea altueretatik eta Aralar irratia

Gaurkoa Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Aezkoako Astean Behin jolasaren irabazlea eta finaleko hainbat galderen ematearekin hasi dugu Maite Loperenaren laguntzarekin. Ondoren, Maixol Iparragirrern epaiketa salatzeko eta konponbidearen aldarria luzatzeko ekimena izan dugu Ainhoa Buenoren ahotik. Bukatzeko Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Asteko abisuak eta Jose Ignacio Ubauren zerrenda

Gaur, aste hasiera zenez hainbat jakinarazpen eman ditugu, liburutegikoak eta Astean Behin jolasekoak. Bukatzeko, Jose Ignacio Ubauk egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezan. Izenburua: Ekainaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aezkoako astean behineko azken txanpa

Aezkoako Gazte Asanbladak gu guztion berrogeialdia arindu duela nabarmena da, lan handia eginaz gainera. Hor sortu zen Aezkoako Astean Behin jolasa eta jolas horrek amaiera bat behar du eta izan behar du aurrekoan aditzera eman zuten bezala. Jolasaren nondik norakoak ezagutzeko Ainhoa Bueno izan dugu, berarekin batera errepasatu ditugu galdera konplikatuenak eta primizian finalera sailkatu […]

Egun On, Auñamendi! Abisuak eta Garraldako Negukoen zerrenda

Saio honetan aste hasieran jasotako hainbat abisu eta kontu aipatu ditugu (Haur eskola, Aezkoako astean behin,Erroibarko udalaren abisua,Pirinioko Taupadak). Bukatzeko, Garraldako Negukoek eginiko Pirinioko Soinu Banda ekarri dugu gogora. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko