Sorgin-ehizaren 500. urteurrena kari hainbat ekimen izanen dira Nafar Pirinioetan

Aurten inkisizioak Pirinioan burututako sarraskiaren 500. urteurrena betetzen da, Auritzen izandako erreketen 500. urtemuga alegia. Hau ardatz hartuta Nafar Pirinioetan zehar hainbat lagun eta elkarte gaia jorratzeko aukera ikusi zuten eta haien artean elkartzen hasi ziren. Erronkaritik hasi eta Erroibarreraino izanen dira zenbait lagun sorgin-ehizaren inguruko ekitaldiak antolatzen. Lehendabiziko ekinaldia logotipoaren sorrera izanen da eta […]

Mundu digitalean ematen diren indarkeria matxisten inguruko formakuntzak izanen dira Erron, Ariben eta Nagoren

Auñamendi aldeko berdintasun zerbitzuak antolaturik eta Rebeca Paz indarkeria matxistan aditua eta hacker feministak emanda formakuntza saioak izanen dira mundu digitalean izaten diren indarkeria matxistaren inguruan. Ikerketen arabera emakumeen %15-30ak izan dira inoiz jazartuak eta askotan kostatzen da holako indarkeriak identifikatzea. Identifikatu eta erantzuna ematerko erremintak jarriko dituzte mahai-gainean Erron , Ariben eta Nagoren izanen […]

Euskal presoei ezartzen zaizkien ezohiko neurriak behin betiko amaitzea aldarrikatuko dute larunbatean Bilbon

Larunbata honetan mobilizatzera deitu du Sare Herritarrak euskal gizartea. Gaur gaurkoz badiraute neurri eszepzionalak pairatzen dituzten presoak, nahiz eta dispertsioarekin amaitu den. Elkarbizitza, konponbidea eta bakearen bidean urrats gehio behar direla ikusita antolatu dute Bilboko urteroko zita “Behin betiko. Bakea, elkarbizitza, konponbidea” lemapean eta honekin bat egiten duten lagunei mobilizatzeko deia zabaldu dute. Gartzeletako eta […]

Urtarrilaren 18 eta 19an ospatuko da Itzaltzun aurtengo Gartxot Eguna

Urtarrilaren 18 eta 19an euskal kulturaren plaza bilakatuko da beste behin ere Itzaltzuko herria, bere bardo ezagunenaren omenez eginiko Gartxot Eguna kari. Bertan musika, dantzak, Porrotx, Bertsoak, bazkari eta afariak… oro har giro bikainean burutuko den ospakizuna izanen da. Hau aurrera eramateko auzolana dute oinarri eta horretarako bolondresen bila dabiltza. Herri bazkarirako txartelak ere bihartik […]

Erorien monumentua eraisteko aldarriak Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu urtarrilaren 18an

Sindikatu, eragile eta alderdi zenbait babestu dute jada datorren hilaren 18an Iruñean burutuko den Erorien monumentua eraisteko aldarrikapena zabalduko duen mobilizazioa. Eraistearen aldeko plataformak deituta arratsaldeko 18:00etan irtengo da mobilizazioa. Udalak bere ezintasuna adierazi duen arren, aukerak ikusten dira baita legediaren aldetik ere frankismoaren omenezko eraikina eraisteko. Hau aitzakitzat hartuta Eraistearen aldeko plataformako kidea den […]

Aezkoako komunalarekiko konpromisoa berretsi zuen Kultur Komunalaren egunean

Larunbeatean Orbaizetan ospatutako jardunaldi batek egindako lanaren errepaso egin etaetorkizuneko lan-lerroak markatu zituen. Kultur Komunalaren eguna lemapean ospatu ziren Orbaizteako Kultur Olan larunbateankomunalaren inguruko jardunaldiak, zeinetan errepasatu egin ziren urte hauetan kudeaketa moduhonen inguruan egindako lanak, belaunaldi berriei transmisioa egitekoak eta baita kudeaketarenalorrean eginiko lanak ere. Jardunaldi hauetan iraganean eginiko lanei begirako bisita gidatua izan […]

Folk doinuekin gorputza astintzeko ikastaro eta dantzaldia izanen da astelehenean Ariben

Pipirripi dantza taldeak antolaturik Folk dantza ikastaro eta jaialdia izanen da astelehenean Ariben. Pipirripi dantza taldea euskal dantzen inguruan eratutako taldea bada ere, bere dinamizatzailea den Areta Loreak izugarri maite du Folk musika eta dantzaldiak. Iaz egin zuten lehendabiziko ikastaro eta dantzaldia, harrera ona eduki zuena eta aurten errepikatu eginen da formatua. Ikastaroan parte hartzeko […]

Komunalaren inguruko lanari jarraipena eman nahiean ospatuko da Kultur Komunalaren Eguna

Bi urte daramazkite Aezkoan Komunalaren inguruko lanketa espezifikoa egiten. Pasatako ikasturtean komunaletara bisita gidatuak izan ziren egindako lanen erakusleiho nagusia, Artelaneko lagunekin batera. Bertan espreski ezagutu ziren komunala horri zer nolako erabilera ematen zaion eta baita nola dagoen ezagutu. Lan honi segida emateko bihar Orbaizetako Kultur Olan Kultur Komunalaren Eguna ospatu eginen dute. Iraganaz arituko […]