Bueltan dira Galuzerrita txokora Garraldako ikasleak bertako berriak ekartzen.

Plazerra da beraien berri izatea eta gaur beraiena ez ezik eskola osokoa ekarri digute. Izandako ekimenak, ateraldiak eta aurki eginen duten ikasbidaia konpartitu dute gurekin. Esker mila, kuadrila eta lehenago ez bagaude izugarri gozatu Berlinen!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Martxoa bete aldarri eta ekimenaz Agoitzen Emakume Langilearen Nazioarteko eguna kari

Aurten ere Martxoa bete ekimen eta aldarriz izanen da Agoitzen, Berdintasun batzordeak eta Brazalete morearen asanbladak antolaturik. Martxoaren 8 Emakume Langilearen Nazioarteko eguna izanik hilabete osoa berdintasuna eta zaintza sistema publiko baten aldeko aldarriak izanen dira nagusi. Egitaraua errepasatzeko Agoitzeko Berdintasun eta Osasun zinegotzaia den Alicia Zunzarren Garcia izan dugu gurean.         […]

Asteburuko prezipitazio eta elurrak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri zigun. Asmatu egin zuen David de Andresek eginiko iragarpenean eta elurra heldu zen gurera, nabarmentzekoa Abaurregainan izandako 50 cm-ko geruza edota Belagoako estazioko 1,2 metroko geruza. Baita aipatu digu elur jausi batek arazoak sortu ditu Belagoan eta honen ondotik aste bukaera honetarako eguraldi iragarpenarekin sartu […]

Iritsi da Pirinioetako VI. mikroipuin lehiaketa

Aspaldiko partez ez zela gurean izaten eta gaurkoan jakinda Pirinioetako VI. Mikroipuin lehiaketa abian dela itzuli zaigu Idoia Zabaltza euren kolaborazioarekin. Berarekin errepasatu dugu lehiaketaren nondik norakoak baita lanak nola aurkeztu behar diren aipatu ere. Edozein zalantza edukita euskara teknikariekin harremanetan jartzea gomendatu digu.         Idoia Zabaltza Irati Irratian:

Liburutegiaren itxiera egunak, Baziren Behin 8 liburutegi eta hainbat berri

Itzuli gara Aurizberriko liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Lehendabizi adierazi digu datorren martxoaren 1a eta 4a itxita egonen dela liburutegia opor egunak direla eta. Ondoren Baziren Behin 8 Liburutegi proiektuaz eta zenbait berriaz solastu gara berarekin.         Mari Mar Agos Irati Irratian:

Gureari eusteko deia Errigorako azken kanpainan

Urtero lez hemen da Nafarroa Hegoaldeko uzta eskutik eskura Errigora kanpaina. Aurten Eutsi Gureari leloa erantsi diote, aldarrikatuz bide horri eutsi eta aurrera egin behar dela. Kanpaina honetan, kontserbak eta olioa eskatzeko aukera ematen digute, aurten gainera ardoa gehitu dutelarik. Elikadura burujabetzan ere argiak dira emandako pausuak ia produktu guztiak ekologikoan eskuratzeko aukera baitago. Kanpainaren […]

Nerabeekin komunikazioa eta erlazioa hobetzeko tailerra emanen du Miren Ciak bihar Garraldako Eskolan

Miren Cia Nerabezaroan aditua den hezitzailea dugu eta zenbaitetan izan da gurean ematen dituen tailerrak aitzakitzat hartuta. Bihar Garraldako eskolan “Komunikazioa eta Mugak Nerabezaroan” tailerra ematera dator Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, finean seme-alaba nerabeak dituzten gurasoak batu eta elkarrekin ditzuten arazoei nola aurre egin ikasiko dute. Egoera aprobetxatu dugu Mirenekin ratu eder bat pasatzeko […]

Ortzadar Folklore taldearen laguntzarekin topatutako Nafar Haziak ikusgai izanen dira Agoitzen

Urte askotan zehar aritu da modu batean edo bestean Ortzadar Folklore taldea Argentinan Nafar eta Euskal kulturaren erakusle lanak egiten. Halere , 2022an ekimen berezia egin nahi zutela adostuta Izaskun Barberrekin jarri ziren harremanetan, ekimena bera grabatu eta dokumental bat ekoitzi zezan. Lan karga ikusita Izaskunek Haiak Creativaseko Rut Etxarteri laguntza eskatu zion eta baita […]

Dena prest Irunberrin XX.Raidarako!

Otsailaren 28an izanen dute topagunea Raidean lehiatuko diren 16 taldeek. Sare sozialetan talde guztien aurkezpenak ikusi ahal izan ditugu Raidak hala ahalbidetu duelako. Raida 9tan hasiko da lehiakideen etorrerarekin baina berez 10etan izanen du hasiera ordua. Gaur honetaz solasten Leire Zunzarren eta Urtzi Zulaika lagunak izan ditugu. Raidean lortutako etekin ekonomikoa Navarra De Colores egitasmora […]

Udaberri eguraldiari errepaso, aldaketari begira egin digu David de Andresek eguraldi iragarpena

Beno udaberri aro betean izan gara azken egun hauetan, tenperatura goxoak garairako esna genezake ez ohikoak izan direla ere. Hau guztia errepasatu dugu David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, gaur gertatu behar den eguraldi aldaketa komentatu digu eta egunez-eguneko iragarpena eman.      David de Andres Irati irratian