Euskal Artzainak Ameriketan artzainen omenezko ibilbide proiektua eta Berueteko besta besapean dituztela ekingo diote udazkenari

Asko dira Nafarroako iparraldean Ameriketara bizitza garatzeko joandako artzainak. Datuak jasotzen txinaurri auzolan erraldoia egin izan dute hauen oroimena gal ez dadin betiere Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen laguntzarekin. Azken hauen ekinaldiaz, Nafar parlamentuan emendakin baten bitartez artzain hauen sorterriak harilkatuko dituen ibilbide baten proiektua garatuko dute horretarako diru-laguntza jasoz. Ez da kontu bakarra izanen udazken […]

Ekitaldiz beterik dator igande honetan Agoitzeko Zokoa

Igandean Agoitzeko kaleak ekimenez beterik izanen dira Agoitzeko Zokoaren baitan. 2021ean hasi ziren Irati Bizirik plataformatik sortutako lantalde bat buru zelarik Agoitzeko Zokoa egiten. Honen arrakasta eta potentziala ikusirik urtero errepikatu dute eta azoka beraz aparte giroarengan jarri dute atentzioa, igande honetan bertan La Txula Potra, Oihane Jaso, Xabi Dendarieta, Josu Magallon , Hodei San […]

Matamachos erlojupekoa ospatuko da larunbatean Garden

7 urte dira Matamachoseko erlojupekoa berreskuratu zutenetik, afari baten bueltan 5 lagunek hartutako konpromisoari esker. Iaz irailean egin eta arrakasta gutxi izanda erabaki egin zuten agorrilera pasatzea eta aurten jada partaideen topea erdietsi dute, 60 lagunek hartuko baitute parte frogan. Gaur antolaketa lanetan dabilen Iñari izan dugu gurean frogaren nondik norakoak azaltzen.   Iñari Irati […]

Hutsun txalaparta taldeak JEL triok lagundurik Artze emankizuna eskainiko du Agoitzen

Kontzertu ederra izanen da larunbata honetan Agoitzen. Bertan Hutsun txalaparta taldeak JEL trio (bateria, akordeoia eta kontrabaxua) taldearen laguntzarekin Artze emankizun berezia eskainiko baitute. Txalaparta musika estilo desberdinetan egokitu ta gero orain ere egokitzapen eder bat eginen dute agoiztarren gozamenerako. Gaur ekitaldi hau aitzakitzat hartuta Hutsun Txalapartako kidea den Anai Gambra izan dugu gurean.   […]

Joskintza eredugarri eta jasangarri bat helburu ikastaroa izanen da Agoitzen

Joskintza industriak munduko 2. kutsakorrenetakoa da eta hori gutxi balitz gure jardunak ahalbidetu egiten du industria honen gehiegikeria. Honi buelta eman nahiean Joskintza jasangarria lantzeko ikastaro bat proposatu dute datorren ikasturterako. Bertan materiala desberdinak identifikatu, teknikak eta erremintak ezagutu eta joskintza modu desberdin bati emanen zaio bide Matilde Rada Noriegaren zuzendaritzapean. 60 orduko ikastaro honek […]

Ainariak omenduko dituzte asteburuan antolatutako erronka berri baten bitartez

Apirilean izan zen Ezkabako ihesarekin lehendabiziko erronka Aurizberrin eta asteburu honetan 4. erronka izanen da kasu honetan Erronkariko bailaran, Izaban zeinetan ekimen honekin Ainariak omendu eta goraipatu nahi izan dituzte. Larunbata eta igandea kirola eta turismo jasangarria uztartu eginen dituzte erronka honen bitartez, igandean izanen delarik erronkaren muina bi ibilbide desberdin eskainiz. Berriz ere izan […]

Asteburuan Orhipean festaren edizio berri bat izanen da Otsagabian

Ostirala honetan agorrilaren 30ean gauez ibaitik jeitsiko diren sorginek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko dute Orhipean jaiari hasiera emanez. Garaiko tokiak, ohiturak eta lanak erakusten dituen festa da Orhipean, zeinetan herri osoak modu batean edo bestean parte-hartzen duen. Interes berezidun festa honek milaka lagun hurbildu arazi egiten ditu Otsagabiara eta bertaratutako horiek aukera dute garaiko bizimodua […]

Otsagabiako alkatetza eskuz aldatu da eta EH Bilduk erdietsi du aginte makila

Hauteskundeak izan eta urtebetera Mikel Aoizek (Otsagabia hautes zerrenda) aginte makila pasa zion EH Bilduko Carlos Gayarreri. Hala adostu zuten legegintzaldi akordio baten bueltan eta orain koalizio subiranista izanen da Otsagabia herri kandidaturaren laguntzarekin udaletxeko ardura hartuko duena. Hau aitzakitzat hartuta alkate berria den Carlos Gayarre izan dugu gaur gurean.       Carlos Gayarre […]

Mertxe Alonso Erroren artelan erakusketa arrakastatsua Aurizberrin

Auto-ikasketa bidez ikasi izan du margotzen Mertxe Alonso Errok. Betiere gogotik atera zaiona margotu izan du, bere sormena hortik ateratzen baita, gogotik. Auto-ikasketa horretatik bere lagun Auroraren eragina dela eta hasi zen Josune Iribarrenen margo tailerrean klaseak hartzen. Inpresionismoaren jarraitzaile errealismoan ere izan ditu egindako zenbait obra. Bere lagunek eskatuta pasa den Aurizberriko festetan animatu […]

Jose Roldan Bidabururen argazkien 100.urteurrena aitzaki erakusketa izanen da Aezkoako Kultur Olan

Nafarroako Diputazioak Madrilera jantzi tradizionalen inguruko informazioa bildu nahiean bideratu zuen Jose Roldan Bidaburu argazkilari ospetsua Aezkoara, bertako jantziak eta usadioak jaso zitzan bere argazki kamerarekin. 1924a zen eta bertaratu egin zen errepiderik gabeko herrietara iritsiz, Hiriberrira alegia. Bertan historia luzea dituzten zenbait argazki egin eta Diputazioaren esku utzi zituen. 100. urteurrena den honetan Aezkoako […]