Asteko eguraldia, ordu aldaketa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldiaren partetik asteak utzitakoak zeozer nabarmendu beharko bagenu David de Andres lagunak aipatu bezala, tenperatura baxuak izanen liratezke. Ostegun goizaldean zenbait puntutan izozte puntutik gertu izan baitziren. Aste honetan ere ordu aldaketa izanen dugu egunak edo hobe esanda arratsaldeak laburtu eginen dizkigutelarik. Nola ez amaitzeko asteburuko iragarpena ere ekarri digu.     David de Andres Irati […]

Asteburuko eguraldiaren errepasoa, Adam DANA eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Behingoagatik udazkena etorri da asteburu honetan gurera eta hala komentatu digu David de Andresek. Ikusita ere Alacant eta Valentziako euriteak Adam DANAren inguruan aritu gara. Bukatzeko aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Xanti Begiristain Madotz: Margaritaren Heptamerona

Asteburuan Erriberrin Margarita erreginak ekoitzitako Heptameronaren irakurraldi ekitaldia izan da. Urtero errepikatzen den ekimena dugu hauxe 2020. urtean euskaratu zenetik 75 istorioz osatutako obra hauxe. Irakurraldi honetan Xanti Begiristain izan zen eta Heptameronaz eta irakurraldiaz solastu zaigu gaurkoan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Osasun mentala eta sufrimendua

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Nazioarteko eguna izan zen. Honen aitzakipean nerabezaroan aditua den Miren Cia Urrutiak honen inguruan solastera eraman gaitu bere gaurko kolaborazioan. Osasun mentalaz baino sufrimenduaz hitz egin dugu eta hori detektatzeko zer egin behar dugun ikasi. Sufrimendua arintzeko gakoak ere eman ditugu giro atsegin bat sortu, hitz egin, entzun eta behar izatekotan […]

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Euriaren itzulera ekarri digu aste hasiera honek. Udazkena izanik ez luke berri adierazgarri bat izan behar baina ikusi zer nolako egoera genuen berri pozgarria izan da David de Andresentzat. Gaurkoa asteburuko eguraldi iragarpenarekin amaitu dugu euria bertan mantentzen delarik.        David de Andres Irati irratian

Asteburuko eguraldiaren errepasoa, euriaren itzulera eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu lasaia izan dugun arren aste hasiera honetan  hain beharrezkoak ditugun ekaitzak eta euriak bueltatu dira eta hala komentatu digu David de Andresek. Gero aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara, mugimendua dakarrela ikusita.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldiari dagokionez aste oso lasaia eta monotonoa izan dela ondorioztatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena ekarri digu aldaketa gutxi espero direlarik.        David de Andres Irati irratian

Porrotx eta Marimotots, Agoitzeko Euskararen eguna eta Literatur Solasaldiak

Euskararekin zerikusia duten gaiak dakarzkigu normalean Idoia Zabaltzak bere kolaborazioetan. Gaurkoan euskarazko edo euskararen inguruko hiru ekimen ekarri dizkigu. Astelehean Agoitzen Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izanen ditugu “Zerua lapurtu digute” ikuskizuna eskaintzen. Hori bakarrik ez eta urriaren 10ean Agoitzen Euskararen Eguna antolatu dute euskara maitatu eta erabiltzearen aldeko ekimena izanik. Bukatzeko, euskarazko literatur solasaldiak […]