Gabonetako ordutegia Auzperriko liburutegian

Aspaldi ez ginela berarekin egoten eta gaurkoan bai egin dugula Mari Mar Agosekin egoteko apustua, urteko azken kolaborazioa egiteko. Kolaborazio honetan liburutegiko funtzionamendu eta ordutegia azaldu digu eta urte berrirarte agurtu dugu elkar.     Mari Mar Agos Irati irratian

Igogailua eta normaltasunera itzulera

Bueno esan genezake normaltasun batean lan egiteko garaia heldu dela Auzperriko Liburutegia. Gaurkoan Mari Mar Agosek jakinarazi digunez igogailua erabilgarri dago eta honezkero lanak ia amaitutzat eman daitezke. Honezkero, Liburutegiak bere normaltasuna berreskuratu egin du eta espazioa erabilgarri duzuela gehitu digu.   Mari Mar Agos Irati irratian

Pasatako ekimenak eta irakurle taldea Auzperriko Liburutegian

Pixkanaka pixkanaka dabil martxa hartzen Auzperriko Liburutegia. Hainbat ekintza burutu ahal izan ditu eta asteartean Irakurle taldea batu zen berriz ere Maddi Ane Txoperenaren Ene Baitan Bizi da eleberriaren inguruan solasteko. Hau guztiaz Mari Mar Agosekin hitz egin dugu. Nahiko lanpetuta ibili da Mari Mar Liburutegi Mugikorren kongresua koordinatzen eta hain da langilea jakin izan […]

Liburutegiko funtzionamendu berria eta ordutegi aldaketa

Obrak direla eta Auzperriko liburutegiak bere jarduna moldatu behar izan du eta honen inguruan solasten hasi gara Mari Mar Agos liburuzainarekin. Irailaren 15ean ordutegi aldaketa izanen dela gehitu digu ere. Marimar liburuzaina Irati irratian

Iruñeko hilerrian

Aurrekoan ezin izan ginen berarekin egon arazo tekniko batzuk zirela medio baina gaurkoan bai. Gaurkoan bizi etorri zaigu Xanti Begiristain kolaboratzailea, Iruñeko hilerrian testua besapean zuela. Hilerrian gertatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu nahi izan du gurean. Xanti Begiristain Irati irratian.

Obrak eta isuriak Auzperriko liburutegian

Asteartean sekulako sustoa hartu zuten Auzperriko liburutegian, igogailua jartzeko obretako lagunek gas hodi bat zulatu eta isurketa gertatu zenean. Liburutegia hustu behar izan zuten nahiz eta publikoari itxita dagoen. Obretaz eta susto honetaz solastu gara Mari Mar Agos liburuzainarekin Marimar liburuzaina Irati irratian

Maria Moliner saria jaso berri Auzperriko liburutegian

Atzokoan jaso zuen Mari Mar Agosek 2020ko Maria Moliner saria. Telematikoki izanda ere berezia izan zen bere kideekin elkar topatu ahal izana. Gehitu digu ostirala 23a liburutegia itxita egonen dela eta aurki zenbait egunetan igogailua jartzen ibiliko direnez hainbat egunetan ezingo da liburutegira sartu. Marimar liburuzaina Irati irratian